Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2001

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 24koa, Hezkuntza sailburuordearena, EGE laguntza deialdiaren Ebazpena (2004ko azaroaren 10ekoa) zuzenduz.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria erregulatzen duen 155/1993 Dekretuak bere 24.2 artikuluan dio testuinguruak berak berez argitzen ez dituen oker edo hutsuneak, berauek zuzentzeak xedapenaren edukia edo zentzua izatez edo itxuraz aldatzea dakarrenean, maila bereko xedapen edo egintza bidez zuzenduko direla.

Hezkuntza sailburuordeak 2004ko azaroaren 10ean (abenduaren 16ko EHAA) ebatzi zituen EGE laguntzak.

Ebazpen horretan deialdiz kanpo utzi zuen Batzordeak legez eta arauz diru-laguntza behar zuen eskabide bat. Ondorioz, ondoko hau

EBATZI DUT:

1.– Lehen Eranskinari honako datuok eranstea:

Herria Ikastetxea Arduraduna Egoitza Talde kop. Laguntza

Localidad Centro Responsable Albergue N.º grupos Subvención

Ondarroa Ondarroa herri ikastetxea Amaia Arantzamendi Baratze 1 381,00 euro

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Errekurtso arrunta jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 24a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala