Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2000

AGINDUA, 2005eko martxoaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 4. artikuluaren arabera, eranskinean aipatzen diren laguntza eta diru-laguntzak Aginduaren aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira.

Bidezkoa denez eranskina eguneratu eta egokitzea, eman zaizkidan eskumenei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluari jarraiki,

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren aplikazio-eremutik kanpo gelditzen diren laguntza eta diru-laguntzak jasotzen dituen eranskina, oraingo Agindu honen eranskinak ordezkatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko 2005. urteko Aurrekontu Orokorren 10/2004 Legearen indarraldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 23a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA
ORO HAR SALBUETSITAKO DIRULAGUNTZAK

1.– Propio izendatutako diru-laguntzak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-, foru- edo toki-erakundeei emandako diru-laguntzak, baita erakunde hauetako batek edo batzuek gehiengo-partaidetza duten baltzuak ere.

3.– Aurreko zenbakian aipatutako erakunde eta baltzuen zuzendaritza-organoetan gehiengo-partaidetza duen partzuergoa, fundazioa eta, oro har, edozein pertsona juridiko.

4.– Urteko eta hartzaileko 3.000 eurotik gorakoak ez diren diru-laguntzak.

5.– Terrorismoaren biktimei eta terrorismoaren biktimei laguntzeko elkarteei emandako diru-laguntzak.

6.– Ohiz kanpoko kalteak ordaintzeko laguntzak eta diru-laguntzak.

7.– Etxebizitza erosteko edo etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko familiei eta jabekideen erkidegoei emandako laguntzak eta diru-laguntzak.

8.– Enplegua sustatzea helburu duten laguntzak eta diru-laguntzak, onuradunak besteren konturako langileak badira.

9.– Praktikak, prestakuntza, ikasketak edo ikerketa-lanak burutzeko pertsona fisikoei emandako bekak, laguntzak eta diru-laguntzak.

10.– Zientzia, artea, kultura, edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzeko emandako sariak.

11.– Lankidetza finantzarioko hitzarmenen bitartez kudeatutako interes-tasen laguntza eta diru-laguntzen ordainketa, laguntza eman ondorengo urteetan.

BEREZIKI SALBUETSITAKO DIRULAGUNTZAK

1.– Lehendakaritza:

* 1311 Programa (Kanpo Harremanak). 32 Zerbitzua. 454 eta 754 AAC.

– Euskal Etxeak eta Euskal Etxeen Federazioa.

– Feva Programa – Argentinan euskaraz.

2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila:

* 4222 Programa (bigarren hezkuntza, osabidezko hezkuntza eta lanbide-heziketa). 06 Zerbitzua. 453 AAC.

– Lantokiko prestakuntza.

* 4231 Programa (hezkuntza-sustapena). 00 Zerbitzua. 453 AAC.

– Herri-ikastetxeetan dabiltzan ikasleentzako eskola-jantokiko laguntzak.

– Banakako diru-esleipena eskola-garraioa ordaintzeko.

* 4231 Programa (hezkuntza-sustapena). 04 Zerbitzua. 453 AAC.

– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat banakako diru-esleipenak eskola-garraioa ordaintzeko.

* 4231 Programa (hezkuntza-sustapena). 04 Zerbitzua. 454 AAC.

– Guraso Elkarte (GE) eta Guraso Elkarte Federazioei (GEF) diru-laguntza.

3.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

* 1412 Programa (Justizia). 13 Zerbitzua. 454 eta 754 AAC.

– Doako Laguntza Juridikoa.

– Espetxeratuen lege-aholkularitza.

– Etxeko indarkeria.

* 3212 Programa (Gizarte Ekonomia). 23 Zerbitzua. 453 AAC.

– Langabeak bazkide egitea.

4.– Osasun Saila:

* 4112 Programa (Aseguramendu eta kontratazio sanitarioa). 31, 32 eta 33 zerbitzuak. 453 AAC.

– Kalte-ordainak eta arauzko eskurapen bakarrak.

* 4113 Programa (Osasun publikoa). 21 Zerbitzua. 453 AAC.

– Toxikomanoentzat banakako laguntzak.

* Programa 4114 (Osasun plangintza, ebaluazioa eta antolamendua). 22 Zerbitzua. 453 AAC.

– Ekintza bereziak.

* 4115 Programa (Farmazia eta prestazio ortoprotesikoa). 24 Zerbitzua. 453 AAC.

– Farmazia (mediku-errezetak).

* 4115 Programa (Farmazia eta prestazio ortoprotesikoa). 31, 32 eta 33 zerbitzuak. 453 AAC.

– Protesiak eta baliaezinentzat ibilgailuak.

5.– Nekazaritza eta Arrantza Saila:

* 7111 Programa (Nekazaritza eta landa-garapena). 95 Zerbitzua. 453 AAC.

– Ardi eta ahuntzen prima-laguntzak.

– Behi ume-hazleen prima-laguntzak.

– Oliba-olioaren ekoizleentzat laguntzak.

– Belarki-laboreak landatzeagatik laguntzak.

– Idiskoen prima-laguntzak.

– Abereak hiltzeagatik laguntzak.

– Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak.

– Esnekien prima-laguntzak.


Azterketa dokumentala