Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1920

IRAGARKIA, 41/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua)interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian Ana María Ruiz Pedrosak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 41/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2004ko azaroaren 18ko Ebazpenaren aurka, ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 18ko 68/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agintzen du pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa dena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen beste hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala