Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1908

LEHIAKETA. Iragarkia, “ibilgailuak alokairuan eskuratzea” helburutzat duen hornidura-kontratu administratiboa esleitzekoa (KM/2005/083 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2005/083.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ibilgailuak alokairuan eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: 15.

c) Loteak: 2 lote ditu kontratuak.

1: sailburuen ibilgailuak eskuratzekoa.

2: B2 motako ibilgailuak eskuratzekoa.

d) Gauzatzeko lekua: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz.

e) Gauzatzeko epea: unitate berriak eskuratzeari dagokionez 2005eko abenduaren 31ra arte. Ikus berariazko klausula administratiboen plegua.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: seiehun eta berrogeita hamar mila laurehun eta hogeita hamabi (650.432) euro, bi lotetan banatuta.

1: laurehun eta berrogeita hiru mila eta hirurogeita hamabi (443.072) euro.

2: berrehun eta zazpi mila hirurehun eta hirurogei (207.360) euro.

5.– Behin-behineko fidantza:

1: zortzi mila zortziehun eta hirurogeita bat euro eta berrogeita lau zentimo (8.861,44) euro.

2: lau mila ehun eta berrogeita zazpi euro eta hogei zentimo (4.147,20 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Faxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko maiatzaren 13a.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

– Frankiziarik gabeko arrisku orotako aseguru-poliza edo aseguru-polizaren proposamena.

Gidariari dagokionez, polizak gutxienez honako egoera hauek estaliko ditu:

– heriotza: 18.030 euro.

– baliaezintasun iraunkorra: 18.030 euro.

– lanerako ezintasun iragankorra (euro/eguna): 27,05 euro.

Lanerako ezintasun iragankorra lehen egunetik aurrera ordainduko da (istripua gertatzen den eguna) eta gehienez 18 hilabeteko iraupena izango du.

Gidariarekin doazen bidaiariek betiere hirugarrenaren kondizioa izango dute gidariarekiko.

Halaber, errepidean laguntza ematea eta gidaria eta ibilgailuko bidaiariak eramatea jasoko da.

– Gutxienez 100 ibilgailu alokairuan izatea. Hori egiaztatzeko ahalordedunak zinpeko aitorpena egingo du eskaintza ekonomikoa aurkezten den egunean zenbat ibilgailu alokairuan eman diren adieraziz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 16a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: 1, gehienez.

Betekizunak eta modalitateak: eskaintzaren aldaera bat aurkeztu ahalko da lote bakoitzeko. Eskaintzen aldaerek betekizun teknikoen pleguan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eta ez dute eduki beharko ezarritako baldintzekiko aldaketarik; bestalde, ibilgailu mota desberdinei buruzkoak izan beharko dute.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Eguna: 2005eko maiatzaren 23a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak:

BOEko argitalpena (gutxi gorabeherako zenbatekoa): mila (1.000) euro.

EHAAko argitalpena: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2005eko martxoaren 22a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala