Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2005eko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1892

EBAZPENA, 2004ko abenduaren 17koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-08800/04 espedientean Antonio Llorente Álvarez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Antonio Llorente Álvarez jaunak etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko 2004ko uztailaren 28an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bidez eskatu egin zitzaion errekurtsogileari 2004ko irailaren 20a baino lehen 2003ko ekitaldian kontzeptu guztiengatik (langabezia, pentsioak, 10-T, GGDa eta abar) jasotako diru-sarrera gordin guztiak kreditatzeko.

Eskaera horri erantzuteko errekurtsogileak urriaren 22an 2002. urteko zenbait hilabeteri eta 2003. urteko martxo, apiril eta maiatzari dagozkien nominen kopiak aurkeztu zituen.

3.– Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2004ko azaroaren 2an emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateari ukatu zitzaion, eskatutako diru-sarrerak kreditatu ez zituelakoa.

4.– Antonio Llorente Álvarez jaunak, 2004ko azaroaren 22an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Bertan azaltzen duenez, diru-sarrerei buruzko agiriak urrian aurkeztu zituen. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtso-egileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu da. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, honela dio 71.1 artikuluan: “Prozedura hasteko eskabidean betetzen ez badira aurreko artikuluko baldintzak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutakoak, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako ebazpena emango da.”

4.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 70. artikuluan dioenez, eskabideetan honako hauek adierazi behar dira:

a) Interesdunaren izen-abizenak eta, ordezkaria badu, bere ordezkariarenak, baita jakinarazpenak jasotzeko aukeratutako bidea eta lekua ere.

b) Egitateak, arrazoiak eta eskaria, argi eta garbi adieraziak.

c) Lekua eta eguna.

d) Eskabide-egilearen izenpea edo benetan bere borondatea dela erakusteko edozein eratako egiaztapena.

e) Administrazioko zein organo, erakunde edo unitateri bidaltzen zaion eskabidea.

Bestalde, 71.1 artikuluak aipatzen duen berariazko araua 2002ko ekainaren 14ko Agindua da —2003ko abenduaren 16ko Aginduaz aldatutakoa—, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzkoa alegia, eta agindu horrek, eskatzaileen erregistroari dagokionez, honela dio bigarren artikuluan: “bizikidetza-unitateak, edo pertsona fisikoak, bete beharreko baldintzak bere eskaerari alta emateko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen Erregistroan ondokoak dira:

a) Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean beharko da bizi.

b) Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute euren jabetzako etxebizitzarik eduki behar, ezein jabetza, azalera-eskubide edo usufrukturik babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean.

c) Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak.”

Eskuartean dugun honetan, 2003. ekitaldiko diru-sarrera guztiak kreditatzeko eskatu zitzaion errekurtsogileari eta 2004ko urriaren 22an aurkeztutako agirien artean 2003. urteko martxo, apirila eta maiatzeko nominak daude. Hala ere, espedientean dagoen lan-bizitzaren txostenaren arabera, 2003ko urtarriletik maiatzera arte eta urriaren 14tik urriaren 31ra arte lan egin zuen; beraz, ez dira diru-sarrerak behar bezela kreditatu eta, ondorioz, hartutako ebazpena zuzena da eta bere hartan sendetsi behar da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har aplikagarriak diren gainontzekoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Antonio Llorente Álvarez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Bizkaiko lurralde-ordezkariak SD2-08800/04 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen eta ebazpena bere hartan sendetsi behar da zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala