Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1868

JAKINARAZPENA, ahozko bistarako zitazioa egiteko dena.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Space Cargo Norte, S.A., sozietateak eskatuta, 9/04 espedientea bideratu da garraio sariak ez ordaintzeagatik. Espediente horren gainean zera erabaki da: Multicargo Norte, S.L., alderdi demandatuari eta bere likidatzaileari —María Isabel Maillo del Olmo andrea— ahozko bistarako zitazioa egitea. Bista, 2005eko maiatzaren 16an, 10:20etan, egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordearen bulegoan (Gran Vía kalea, 50, Bilbao).

Multicargo Norte, S.L., eta bere likidatzailea —María Isabel Maillo del Olmo andrea— legez ezarritako eran zitatzeko, jakinarazpen hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoaren arabera.

Bilbao, 2005eko martxoaren 8a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala