70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1863
JAKINARAZPENA, ahozko bistarako zitazioa egiteko dena. Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, honako hau Jakinarazten dut: Transportes Ochoa, S.A., sozietateak eskatuta, 1/04 espedientea bideratu da garraio sariak ez ordaintzeagatik. Espediente horren gainean zera erabaki da: José María Cazalis alderdi demandatuari ahozko bistarako zitazioa egitea. Bista, 2005eko maiatzaren 16an, 10:30etan, egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordearen bulegoan (Gran Vía kalea, 50, Bilbao). José María Cazalis jauna legez ezarritako eran zitatzeko, jakinarazpen hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoaren arabera. Bilbao, 2005eko martxoaren 8a. Idazkaria, MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.ZITAZIO-ZEDULA