Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
1862

IRAGARKIA, interesdunei otsailaren 1eko 21/2005 Dekretua jakinarazteko dena. Dekretu honen bidez, Eibarko (Gipuzkoa) San Andres eliza Monumentu izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legera egokitzen da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera, 21/2005 Dekretua interesdunei egiten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da berau burutzea, ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4. artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da.

Erabaki dut ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei otsailaren 1eko 21/2005 Dekretuaren berri ematea. Dekretu honen bidez, Eibarko (Gipuzkoa) San Andres eliza Monumentu izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legera egokitzen da.

Interesdunen zerrenda:

– M.ª Carmen Lizarralde Ezpeleta (Irun).

– SCR Zatitxa (Eibar).

Iragarki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek, nahi izanez gero berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 8a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESE.


Azterketa dokumentala