Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
1860

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko lehiaketarena: «Lehiaketa, Araban egoitza duten euskal kirol federazioak hartzeko, Vitoria-Gasteizko Mendizorrotzako estadioan bulegoak egokitzeko lanak esleitzeko iragarkia. Bulego horiek lehentasunezko tribunako mendebaldeko hegalean jarriko dira (K 17/2005)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2005eko martxoaren 23an, 57. zenbakian argitaratu zen: »Lehiaketa, Araban egoitza duten euskal kirol federazioak hartzeko, Vitoria-Gasteizko Mendizorrotzako estadioan bulegoak egokitzeko lanak esleitzeko iragarkia. Bulego horiek lehentasunezko tribunako mendebaldeko hegalean jarriko dira (K 17/2005)» Iragarki horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

4599. orrialdean, honakoa dioenean:

«5.– Fidantzak. Behin-behinekoa: ez»

Honakoa esan behar du:

«5.– Fidantzak. Behin-behinekoa: 13.537,56 euro»


Azterketa dokumentala