Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1858

IRAGARKIA, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Difteria-Tetanos-Kukutxeztul azelularraren (DTPa) aurkako txerto konbinatuaren 16.200 dosiz hornitzeko kontratuaren esleipena jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 23/2005-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak Difteria-Tetanos-Kukutxeztul azelularraren (DTPa) aurkako txerto konbinatuaren 16.200 dosiz hornitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik egin gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 200.880,00 euro, BEZa barne. Dosi bakoitzaren prezioa: 12,40 euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko martxoaren 11.

b) Kontratista: Glaxosmithkline, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 200.880,00 euro, BEZa barne. Dosi bakoitzaren prezioa: 12,40 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

CRISTINA RODRIGO REDONDAS.


Azterketa dokumentala