Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1857

IRAGARKIA, Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzaren egoitza-erakinaren segurtasun- eta zaintza-zerbitzua kontratatzeko lehiaketa esleitu dela argitara emateko dena. Eraikin horren kokalekua: Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia-San Sebastian.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 7/2005-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzaren egoitza-erakinaren segurtasun- eta zaintza-zerbitzua. Eraikin horren kokalekua: Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia-San Sebastian.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2004-12-14ko EHAA.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aldez aurretikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zenbateko osoa: 37.624,07 euro urteko, BEZa barne.

Lanegunetan egun-argiz egindako ordu bakoitzeko: 14,80 euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko otsailaren 16a.

b) Kontratista: Socosevi, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoak: lanegunetan egun-argiz egindako ordu bakoitzeko hamahiru euro eta hogeita bederatzi zentimo (13,29 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

CRISTINA RODRIGO REDONDAS.


Azterketa dokumentala