Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1853

EDIKTUA, 116/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 116/05, prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Joseba Andoni Golzarri Orue.

Alderdi demandatua: Maria Carmen García Labarta, Maria Josefa Gutiérrez Rodríguez, Maria Eloisa Revilla García, Andoni Revilla García eta Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleak eta kausahabenteak.

Gaia: judizio arrunta;

Aipatutako judizioaren gainean ebazpena hartu da, eta hau dio, hitzez hitz:

Eginbidea.– Gernika-Lumon (Bizkaia), 2005eko martxoaren 3an.

Joseba Andoni Golzarri Orueren izenean Muniategi prokuradoreak, 2005-02-16an, Dekanotzan, 1etik 26ra zenbaturiko dokumentuekin batera (euren kopia eta guzti), judizio arrunteko demanda aurkeztu duela jasoarazteko ematen dut idazki hau, nik, idazkari judiziala naizenak. 116/05 zenbakiarekin erregistratu da demanda.

Ondokoa jakinarazten dut. Fede ematen dut.

AUTOA

Epailea: Carmen Martinez-Treceño Escudero andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko martxoaren hirua.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Aurkeztutako ahalordearen arabera Joseba Andoni Golzarri Orueren izenean eta ordez jardunez, Muniategui prokuradoreak judizio arrunterako demanda aurkeztu du, hain zuzen ere ondokoak demandaturiko alderditzat adieraziaz: Maria Carmen García Labarta, Maria Josefa Gutiérrez Rodríguez, Maria Eloisa Revilla García, Andoni Revilla García eta Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleak eta kausahabenteak, zeintzuen helbideak honakoak baitira: Bilbao (Bizkaia), Bilbao (Bizkaia), Bilbao (Bizkaia), Bilbao (Bizkaia); eta demanda horretan zenbateko bat erreklamatzearen gaineko epaia emateko eskatzen da.

Bigarrena.– Auzi-jartzaileak adierazten duenez demandako zenbatekoa 26.882,89 eurokoa da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6., 7., 23., eta 31. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu lege prozesaleko 36. eta 45. artikuluekin bat etorriaz.

Eta judizio motari dagokionez, PZLb-ko 253.2. artikuluan agindutakoa beteaz, auzi-jartzaileak demandan 26.882,89 euroko zenbatekoa zehaztu du, eta, hortaz, 249. artikuluan xedatzen denez, judizio arruntaren izapideez gauzatu behar da prozesua.

Hirugarrena.– Eta esandakoaren arabera, izapideak egin dakizkion bidezkoa da demanda onartzea, eta bai, PZLb-ko 404. artikuluan agintzen denez, demanda eta bere kopia bat eta erantsitako agiriak alderdi demandatuari entregatzea ere. Eta, bestalde, bidezkoa da alderdi demandatua epatzea eta bai alderdi horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan erantzun dezan.

XEDAPENAK

1.– Izapideak egiteko onartu da Muniategui prokuradoreak Joseba Andoni Golzarri Orueren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Maria Carmen García Labarta, Maria Josefa Gutiérrez Rodríguez, Maria Eloisa Revilla García, Andoni Revilla García eta Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleak eta kausahabenteen aurka, judizio arruntari buruzkoa. Judizio arruntaren arauekin gauzatu da prozesua.

2.– Demandaren kopia bat eta berari erantsitako dokumentuen kopia bat entregatuaz, bidal bekie demandatuei demanda; eta epatu bitez zedula bat entregatuaz, hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun diezaioten, epatzea egin eta hurrengo egunetik hara zenbatuaz epe hori.

Jakinaraz bekie alderdi demandatuei epearen barruan agertzen ez badira, auzi-iheslari deklaratuko direla (PZLb 496.1. artikulua). Halaber, jakinaraz bekie prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta azaldu behar dutela judizioan (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.– Auzi-jartzaileak adierazitako helbidean egin bedi epaketa. Helbide horretan epatzeko Bilboko Epaitegi Dekanoari egindako exhorto bidez, Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleak eta kausahabenteak epatzeko, haren alarguna epatuko da eta ediktua argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta Munitaegiko prokuradoreari entregatuko zaio, eginbideetarako.

4.– Eskatutakotzat jotzen da arkitekto tekniko aparejadore perituaren irizpena, demandaren lehenengo berebatean adierazten diren ezaugarriei dagokienez. PZLb-ko 339.2. artikuluan xedatutakorekin bat, demandari erantzuteko idatzia aurkeztu ondoren edo demanda aurkezteko epea pasa ondoren hartuko da erabakia.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoaren bidez, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb; 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

PROBIDENTZIA

Epailea: Carmen Martinez-Treceño Escudero andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko martxoaren hamarra.

Muniategui prokuradorearen 2005-03-07ko aurreko idazkia batu bekie dagozkien autoei. Esandakotzat jotzen dira bertan azaltzen diren adierazpenak eta EHAAra beste ediktu bat bidaltzea erabaki da.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoaren bidez, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb; 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alderdi demandatu diren Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleak eta kausahabenteak ezezagunak direnez, epaileak demandatzailearen eskabideari jarraituz 2005-03-03an emandako auto bidez eta 2005-03-10eko probidentzia bidez erabaki du ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Antonio Revills Ordóñezen jaraunsleei eta kausahabenteei epaia jakinarazteko eta apatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2005eko martxoaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala