Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1852

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 460/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 460/04.

Demandatzailea: José Luis Sánchez Bellanco jauna.

Abokatua: Pérez Toledo, Ricardo.

Prokuradorea: Marta Ezcurra Fontan andrea.

Demandatua: Felicia Anesa Llanes Claro.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio xedapen-zatiak:

Auzi-ihesean den Felicia Anesa Llanes Claro andrearen aurka, José Luis Sánchez Bellanco jaunaren izenean eta ordez, Marta Ezcurra Fontan prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, aipatutakoek egindako ezkontzako dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin eta banaketarako behin betiko neurriei eutsiz. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez dira beren-beregi ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari. Horretarako, dagokion idatzagiria egin, orri-bazterrean epaiaren idatzoharra jartzeko.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457.2. eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Demandatu den Felicia Anesa Llanes Claro andreak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko martxoaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala