Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1850

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 892/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 892/04, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Abraham Losada Niño jauna.

Abokatua: Marlasca Rollan, Maria Begoña.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira andrea.

Demandatua: Fe Santos Barros.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean, 2005eko martxoaren 9an epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

Fe Santos Barrios andrearen aurka, Abraham Losada Niño jaunaren izenean eta ordez Begoña Ferrero Pereira prokuradoreak aurkeztutako dibortzio-demanda zati batetan onetsi egiten dut, eta dekretatu egin behar-eta auzilarien arteko dibortzioa dekretatzen dut, legezko ondorio guztiekin eta ondoko neurriekin:

a) Ezkontideak banatuta bizi daitezke, eta bertan behera uzten da ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa.

b) Errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera.

c) Deuseztatuta geratzen da irabazizko sozietatea.

Ez da kosturik ezarriko.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Valladolideko 2 zk.ko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, irmoa ez dela eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, eta Probintzia Auzitegiari emango zaio horren berri.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatua den Fe Santos Barros andreak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko martxoaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala