Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1849

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 857/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Adostasunik gabeko banaketa dela-eta, Daniel Torres Garcíak eskatuta, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian Liliana Méndezen aurka burututako L2 857/04 zk.ko prozeduran —adostasunik gabeko banaketa bati buruzkoan— epaia eman da, bere idazpurua eta epaitza honelakoak direla:

161/05 ZK.KO EPAIA

Epailea: José Gabriel Álvarez López jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko martxoaren bederatzia.

Nik, Jose Gabriel Alvarez Lópezek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut 857/04 autoak. Begoña Ferrero Pereira prokuradoreak Daniel Torres García jaunaren izenean eta ordez eta Begoña Marlaska Rollán letraduak lagunduta dibortzio-demanda aurkeztu du Liliana Méndez andrearen aurka —auzi-iheslaria bera—, eta demanda horren ondorioz izapidetu dira auto horiek (adost. gab. dibortz., PZLb). Eta nik, Erregearen izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, epai hau eman dut.

EPAITZA

Zati batean baietsi egin dut Begoña Ferrero Pereira prokuradoreak Daniel Torres García jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen banaketa-demanda, Liliana Méndez andrearen aurkakoa. Hori dela eta, auzilarien arteko banaketa agintzen dut, zeinak legezko ondorio guztiak izango baititu. Neurriei dagokienez, bestalde, honako hauek erabaki ditut:

a) Ezkontideak banatuta bizi daitezke, eta bertan behera uzten da ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa.

b) Errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera.

c) Deuseztatuta geratzen da irabazizko sozietatea. Ez da kosturik ezarriko.

Epai hau irmoa dadinean, eman bedi testigantza eta bidali bekio Portugaleteko Erregistro Zibilari, han idazpen egokia egin dadin.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, irmoa ez dela eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, eta Probintzia Auzitegiari emango zaio horren berri.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Liliana Méndez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bosteko martxoaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala