Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1847

EDIKTUA, munta txikiko kopuru baten gaineko 692/03 zk.ko errekurtsotik datorrena.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa

Errekurtsoa: 692/03, munta txikiko zenbatekoa.

Alderdia:

Alderdia:

Gaia: gai zibila

Aipatu errekurtsoaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Bilboko Lehenengo Auzialdiko 4 zk.ko epaile magistratuak —erroilu honen ondoriozko 543/00 hitzezko judizioko autoetan— emandako epaiaren aurka Luis Diez Moreno jaunak, Enrique Bocanegra Bengoa jaunak, Javier Olarra Peña jaunak eta Guillermo Fernández Merino jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten dugu; eta guztiz onesten dugu errekurritutako epaia, apelazio honetako kostuak errekurtso egileei ezarriz.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Ricardo Bustillo Rojo alderdi demandatuak egun helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak 2005eko martxoaren 11n emandako probidentzia batez, erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean argitaratzea, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan.

Bilbao, 2005eko martxoaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala