Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1843

AGINDUA, 2005eko martxoaren 9koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justiziaren «Manuel de Irujo» sariaren epaimahaia eta ebazpena jakinarazten duena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2005eko martxoaren 2ko Aginduz (martxoaren 4ko EHAA, 44. zk.) Justiziako «Manuel de Irujo» Saria deitu eta arautu zen.

Deialdi honen bidez, publikoki goraipatu eta saritu nahi dira, beren jardunbide pertsonal edo profesionalarengatik, justizia indartzen duten balioak, eta justizia bera babesten eta sustatzen eredugarri diren pertsonak edo taldeak. Izan ere, Manuel de Irujo y Ollo jaunaren oroimenez eman zaio izen hori sariari. Manuel de Irujo y Ollo Lizarran jaio zen 1891ko irailaren 25ean eta Espainiako II. Errepublikako Justizia Ministro izendatu zuten 1937ko maiatzaren 17an. Irujok, kargua hartu zuenean, erakundeetan egin behar zuen lanaren printzipioak aldarrikatu zituen: gizarte-berdintasuna, gizabanakoen askatasunak, demokrazia politikoa, justizia, zuzenbide-estatua eta botere judizialaren independentzia. Ondoren, oso egoera lazgarrian borrokatu behar izan zuen printzipio horien alde.

2005eko martxoaren 2ko Aginduaren 5.1 artikuluan jasotzen denez, saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, justiziarekin edota justiziaren balio eta printzipioekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte; halaber, Epaimahaia aginduz izendatuko da eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izango du epaimahaiburu. Epaimahaikideen zerrenda sariaren epaiarekin batera argitaratuko da.

Bestalde, aipatu Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, saria ematen duen epaia epaimahai kalifikatzaileak epaitza emango du, bi hilabeteko gehienezko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Epaitzan bertan adieraziko da zein arrazoirengatik hartu den horretarako erabakia, epaimahaiaren jakintza eta uste zintzoaren arabera; beti ere kontuan harturik deialdi hau esleitzeko irizpideak. Halaber –jarraitzen du 7. artikuluak–, epaimahai kalifikatzailearen epaitza apelaezina da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Epaitza hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aginduaren bitartez, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan jakinaraziko zaizkien pertsona saridunei.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Epaimahaikideak.

Honako agintari eta pertsonak izango dira «Manuel de Irujo» Sariaren epaimahaikideak:

– Joseba Azkarraga Rodero jauna, epaimahaiburu gisa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua den aldetik.

– Esther Larrañaga Galdos andrea, epaimahaiko idazkari gisa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Justizia sailburuordea den aldetik.

– Carlos Garaikoetxea Urriza jauna.

– Jose Antonio Ardanza Garro jauna.

– Margarita Robles Fernández andrea.

– Alfonso Aya Onsalo jauna.

– Juana Balmaseda Ripero andrea.

– Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.

– Javier Ezquiaga Ganuzas jauna.

– Peio Irujo Elizalde jauna.

2. artikulua.– Epaitza.

2005eko martxoaren 4an, «Manuel de Irujo» sariaren epaimahaia bildu da saria esleitzeko. Eta aho batez erabaki du saria Manuel Maria Zorrilla Ruiz jaunari ematea, zeina epaile independientea, inpartziala, justiziaren balioarekin, legalitatearekin eta herritar guztien eskubideekin konprometitua baita, eta bere eginkiuzn jurisdikzionalean eta gobernu judizialean beti nabarmendu baita loturarik gabeko irizpide propioa izategatik.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 9a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala