Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1838

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 30koa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean argitaratzen da 2005eko ekitaldirako deialdia, 2003ko ekainaren 4ko Aginduan (ekainaren 20ko EHAA, 121. zenbakian argitaratua) ezarritakoari jarraituz laguntzak ematekoa, agindu horrek garatzen baitu merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa garatzen du.

Aipatu diru-laguntzak emateko kredituak EAEko Aurrekontu Orokorretan 2005erako finkatutako aurrekontu partidetan jasotzen dira; izan ere ekitaldi honetarako abenduaren 28ko 10/2004 Legean finkatzen da horien araupetzea.

Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2005eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Esan dugunez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 4ko Aginduak merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa arautu zuen, eta, hain zuzen ere, aurten egingo diren inbertsioetan laguntza eman nahian, 2005eko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea, horixe da ebazpen honen xedea.

Helburu hori betetzearren, guztira, 2.300.000,00 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango den diru-laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

Eskabidea egin nahi dutenek onuradun-izaera izan beharko dute 2003ko ekainaren 4ko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, betiere, aipatutako agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu horren bidez garatu baitzen merkataritzako banaketa-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa.

Aipatutako aginduaren 4. artikuluak aurreikusten du laguntza horiek jaso ahalko dituztela enpresa ertain eta txikiek, baldin eta bertan jasotako betekizunak betetzen badituzte, apirilaren 3ko 1996/28/CE Gomendioan (edo hura ordezkatu nahiz aldatzen dutenetan) enpresa ertain eta txikien definizioaz xedatutakoaren arabera ulertuta.

2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, gomendio horren ordez maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioa eman da; ondorioz, enpresa ertain eta txikiek horrelakotzat jo ahal izateko bete behar dituzten betekizunak azken gomendio horretan finkatzen direnak izango dira.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabidearen eredua eta formularioak erakunde laguntzaileek adierazitako sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira (ebazpen honen eranskinean agertzen dira), edo, bestela, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan ere bai. Interneteko helbide honetan ere aurkitu ahal izango dira agiriok: www.eragintza.net.

2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak erakunde laguntzaileek izendatutako sukurtsaletan aurkeztu behar dira, edo Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako lekuetarik edozeinetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea, amaitu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2005eko ekainaren 15ean amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 30a.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.

ERANSKINA/ANEXO

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK / ENTIDADES COLABORADORAS

KUTXAK/CAJAS

Gipuzkoa Donostia Kutxa

Bilbao Bizkaia Kutxa

Caja Vital Kutxa

La Caixa

KREDITU KOOPERATIBAK / COOPERATIVAS DE CRÉDITO

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral Popular

BANKUAK/BANCOS

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Banco Santander Central Hispano

Banco Guizpuzcoano

Banco de Vitoria

Banco de Vasconia

Banco Popular


Azterketa dokumentala