Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1834

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 23koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, izan ere horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegartzeko hautespen probetarako onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko otsailaren 3ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegartzeko hautespen probetarako deia egin zen. Agindu hori 2005eko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Aipatutako deialdiaren 4. oinarriak 1. paragrafoan ezartzen duenaren arabera, Langileriaren Kudeaketako Zuzendariak Ebazpena emango du onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onesteko, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegartzeko hautespen probetarako onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzea, baztertzearen zergatiak adieraziz.

Zerrenda horiek, eranskin bezala argitaratzen direnak, agerian izan dira Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Interneten duen helbidean ere: http://www.hezkuntza.ej-gv.net

Bigarren artikulua.– Onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen zerrendaren aurka, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodun pasatu baino lehenago, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute baztertzeko arrazoi izan diren eta zuzen daitezkeen akatsak zuzentzeko. Euren datu pertsonaletan akatsen bat antzeman duten izangaiek epe bera izango dute akatsok zuzentzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 23a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala