Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1759

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portua, S.A. enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko.

Espedientearen kodea: 10-04/v/g.

Eskatzailea: Euskadiko Kirol Portua, S.A.

Jarduera: itsasontzien mantenimendua.

Jardueraren kokapena: Hondarribiako kirol-portuko eremu teknikoa – Hondarribia (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Hondarribiako portua.

Isurketa gunea:

UTM koordenatuak:	X=597.909	

	Y= 4.803.346	

Isurketa mota eta bolumena: industriako urak eta kutsadura ekar dezaketen euri urak (urtean 7.800 m3).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA), eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Donostiako Lurralde Bulego honetan (Infanta Kristina 11- Begoña Etxea). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko urtarrilaren 18a.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoko burua,

JULEN GOIKOETXEA GURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala