Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1757

IRAGARKIA, 487/04 eta 1/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako dei egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian errekurtsoak aurkeztu dituztela, alde batetik, Mercedes Barroso Canturiensek eta Erizaintzako Sindikatuak (SATSE) 487/04 zenbakiduna, eta bestaldetik Antón Altamirano Lópezek 1/05 zenbakiduna, biak pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, hain justu ere Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 8ko 56/04 Ebazpenaren aurka jarri zituzten gora jotzeko errekurtsoak atzera bota zaizkielako. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa zena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean azaldu eta aurkezteko. sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala