Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1753

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 17koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Getariako portura sartzeko mendebaldeko bidean zorua sendotzeko lanak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 4/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Getariako portura sartzeko mendebaldeko bidean zorua sendotzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Getaria (Gipuzkoa).

d) Burutzeko epea: lau aste.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: laurogeita hemezortzi mila seiehun eta hogeita hemezortzi euro eta hogeita bederatzi zentimo (98.638,29 euro).

5.– Bermeak. Behin-behinekoa: ez.

6. Agiriak eta argibideak non jaso.

a) Organoa: Portuen Gipuzkoako Zerbitzua.

b) Helbidea: Kaiko pasealekua, 23.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia kalea,1 - 20003.

d) Telefonoa: 943 02 29 70.

e) Telekopia: 945 02 29 71.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko maiatzaren 3a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelakoak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 18. puntuan adierazitakoak.

8.– Proposamenak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 5a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3.2 klausulan eta karatulako 24. puntuan ezarritakoa.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.– Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion proposamenari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua 2, 3. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2005eko maiatzaren 13a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2005eko maiatzaren 23a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dago bidali beharrik.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala