Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1750

LEHIAKETA, lur orotako zazpi ibilgailu eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-046/2005

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: lur orotako zazpi ibilgailu eskuratzea.

b) Unitate kopurua: zazpi.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: ikusi lehiaketaren agiriak.

e) Entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez ere, 350.000 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ikusi lehiaketaren agiriak.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea, 18, eta interneteko www.ej-gv.net ataria.

c) Herria eta posta kodea: Erandio -48950.

d) Telefonoa: 94 496 80 00.

e) Telefaxa: 94 496 83 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko maiatzaren 4a, 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 4a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita, 3 hilabete.

e) Aldaerak: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2005-05-11.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak: ikusi lehiaketaren agiriak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2005-03-11.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala