Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1746

EDIKTUA, 125/03 zenbakiko L2 hipoteka-prozedura betearazlearen ondoriozkoa.

Prozedura: L2 125/03, hipoteka-betearazpena.

Demandatzailea: Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak.

Prokuradorea: Julia Ortiz de Zárate Apodaca

Demandatuak: Javier de Aranzabal eta María Isabel Gabilondo García

Prokuradorea:

Blanca Díez Foronda andrea, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 125/03 zk.ko hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da Caja de Ahorros de Vitoria y Alava-Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak eskatuta, Javier de Aranzabal Sánchez eta María Isabel Gabilondo Garcíaren aurka, prozedura judizial sumario bati buruz. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio prezioa ere jarrita dago—:

Enkantera ateratzen diren ondasunak eta enkantera zer balioekin ateratzen diren.

59 partzela, Gasteizko barrutian dagoen egoitza-partzela pribatua, Estibalizko Andre Mariako Larra udalerrian kokatua, 2.000 metro karratuko azalerakoa.

Mugakideak: Iparraldean, Toloñoko Andre Maria kalea, hegoaldean, arrakina delakoaren muga, ekialdean, 58 partzela eta mendebaldean, 60 partzela.

Inskripzioa.– Vitoria-Gasteizko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan dauka: 3876 liburukia, 310 liburua, 50 folioa, 14.619 zk.ko finka, 6. inskripzioa.

Enkanterako 129.097,40 eurotan tasatua dago (21.480.000 pezeta).

Epaitegi honetako egoitzan burutuko da enkantea, - Gasteiz 18, 3. solairua, 1008 PK - maiatzaren 11n, goizeko 10:00etan.

Enkanteko baldintzak:

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren %30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 000900005012503 zk.); edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Gordailua zati baten edo osorik beste batengandik jasotako zenbatekoekin egiten bada, halaxe jasota utzi beharko da ordezkagirian, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea beste bati lagatzeko ahalmena atxikiz.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez aurkeztu beharko dira.

4.– Posturarik onena balorazioaren %70etik gorakoa bada, errematea postura handiena egin duenari ematea onartuko da; txikiagoa bada, berriz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 670. artikuluan jarritakoa bete beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria.

6.– Egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak —enkantean parte hartzen duelako— bere egiten ditu; eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten du haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea berari esleitzen badiote.

7.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez domeka bat edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (zapatua ez da sartzen egun baliodun horietan).

Zordunak euren bizilekuan ez badaude eta enkantea hor jakinaraztea ezinezkoa izan bada, ediktu honek balioko du zordunei enkantearen berri emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala