Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1744

EDIKTUA, borondatezko porrot bati buruzko 454/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Likidatzeko bidean den Break European Company SL sozietatearen porrotari buruzko judizioaren laugarren sekzioan, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegiko epaileak probidentzia bat eman du gaur. Probidentzia horretan erabakitakoa betez, ediktu honen bitartez dei egiten zaie porrot egin duenaren hartzekodunei, maiatzaren 11n, 10:00etan, Hartzekodunen Batzar Orokorrera joan daitezen. Kredituak aztertzeko eta aitortzeko izango da batzarra, eta epaitegi honetako entzunaldi-aretoan egingo da. Hartzekodunei jakinarazten zaie apirilaren 21a baino lehen, euren kreditu-tituluak aurkeztu beharko dizkiotela porrotaren sindikoari, Luis Javier Salaberria Atorrasagasti jaunari, eta ohartarazten zaie berantiartzat joko direla, Merkataritza Kodeko 1101. eta 1829. artikuluetan jasotako ondorioetarako.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko otsailaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala