Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1725

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, dagozkien lan-kontratuak sinatzeko helburuarekin zerrenda osagarria Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezteko dena. Aipatutako zerrenda, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen lanpostuak -sukaldaritzako langileak- betetzeko hautaketa-prozesuan hautatuak izan eta epe barruan eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenei dagokiena da.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2001eko irailaren 3ko Aginduaren bidez (2001eko irailaren 19ko EHAAn argitaratu zena) hautaketa-prozesu baten deia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko sukaldaritzako lan-kontratuko langile finkoen plazak betetzeko zena, plaza horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita zeudelarik.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegiak martxoaren 17an emandako 67/2003 Epaia betetzeko helburuz, hautaketa-prozesu honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2004ko uztailaren 19an ebazpena eman zuen, non behin betiko zerrenda osagarria argitaratu zen eta epea ezarri gainera prozesua gainditu zutenetatik hautatu ziren izangaiek agiriak aurkez zitzaten. Zerrenda hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aritzeko lan-kontratuko langile finkoen lanpostuak -sukaldaritzako langileak- betetzeko hautaketa-prozesuan hautatuak izan direlarik eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu duten izangaiei eta baita esleitu beharreko lanpostuei ere dagokiena da.

Gaitasuna egiaztatzeko agiriak aurkezteko epea igaro ondoren, behin betiko hautatu ziren izangai batzuek aginduzko dokumentazioa ez dutela aurkeztu gertatu da.

Halaber, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zutenen artean izangai batzuek ez dute lan-kontratua sinatu edo sinatu badute ere ez dute probaldia gainditu.

Deialdiko oinarriei jarraituz, Epaimahaiak behin betiko zerrenda osagarria onartu zuen, hautatutakoei eta esleitu beharreko lanpostuei dagokiena, hain zuzen, eta deialdiko 8.4 idatz-zatia betez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak 2005eko otsailaren 3ko Ebazpena bitarteko lehenago aipatutako zerrenda argitaratu du baita hautatu diren izangaiek agiriak aurkeztu ditzaten epea ezarri ere.

Aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, deialdiko 10. artikulua betez eta dagozkion lan-kontratuak sina daitezen, ebazpen honen bidez Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezten zaio hautaketa-prozesuan hautatuak izan direla eskatutako agiriak epe barruan aurkeztu dituzten izangaien zerrenda osagarria. Gainera lan-kontratua sinatzeko baldintzak ezarri dira.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Hautatutako izangaien zerrenda.

Dagozkion lan-kontratuak sina daitezen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkezten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen lanpostuak -sukaldaritzako langileak- betetzeko 2001eko irailaren 3ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan direlarik eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu duten izangaien zerrenda osagarria.

Bigarren artikulua.– Kontratua sinatzea.

1.– Hautatutako izangaiek dagozkien lan-kontratuak 2005eko apirilaren 11tik eta 27ra arte (biak barne) sinatu beharko dituzte.

2.– Kontratuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzan sinatuko dira, Eusko Jaurlaritzako Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1 zenbakiko egoitzan hain zuzen.

3.– Hautatutako izangaiek, aipatutako zuzendaritzara bertaratu beharko dute kontratua beraiek sinatzeko.

Kontratua sinatzeko garaian hautatu dena azaldu ez izana zuritzeko moduko ziorik badago, langilearen izenean beste norbaitek sinatu ahal izango du, baldin eta honako bide hauetako baten bidez baimenduta badago:

a) Ordezkariari dagokion lan-kontratua sinatzeko berariazko baimena eman diezaion notario-ahalordea.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzako funtzionario publiko baten aurrean edo Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako funtzionario publiko baten aurrean aldez aurretik berariaz emandako baimena, non hautatutako izangaiak eta kontratua sinatzeko baimena izango duenak funtzionario publikoari aurkezten zaizkiola dagokien baimena sinatzen duten.

4.– Sinatzeko garaian izangaiek honako agiriok aurkeztu behar dituzte:

a) Gizarte Segurantzaren txartela.

b) Banketxeko kontu zenbaki bat ordainsariak sartu ahal izateko.

5.– Lanean hasi behar duen egunean, izangairen bat egoera hauetako batean badago, hau da, administrazio egoera jakin batean (zerbitzu bereziak; bateraezintasunagatiko lan-utzialdia; senitartekoak zaintzeko lan-utzialdia; sindikatuan lan egiteko liberazioa; euskara ikastaroetara joateko liberazioa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lan-kontratuko Langileentzako Hitzarmen Kolektiboak aitorturiko baimena edo lizentzia) deklaratua izateko eskubidea badu edo lanpostua hartzea modu eraginkorrean oztopatzen dion lizentzia edo baimena onartzen zaion egoeran badago, behar den eskaera aurkeztu beharko du Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan, artikulu honetako lehen puntuan ezarritako epean.

Hirugarren artikulua.– Kontratua sinatzeko epea luzatzea.

Kontratua sinatzeko epea, 2. artikuluan adierazitakoa, izangaiak epe horren barruan hala eskatzen badu luza daiteke baldin eta justifikatzeko moduko ziorik balego.

Laugarren artikulua.– Kontratua sinatu ez izanaren ondorioak.

1.– Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuak izan ezik, lan-kontratua sinatzen ez dutenek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langilea izateko eskubide guztiak. Eskubide horiek deialditik eratorriak dira.

2.– Horrelakoetan, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta deialdiko 8.4 oinarriak ezarritako irizpideekin bat etorrita. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautetsitzat izendatuko ditu epaimahaiak.

Bosgarren artikulua.– Lanean hasteko garaia eta probaldia.

1.– Lanean hasteko eguna 2005eko maiatzaren 3a izango da.

2.– Kontratu horietan hamabost (15) eguneko probaldia jarriko da. Horren salbuespena izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean langileak lehenago eginkizun berberak burutu izana. Probaldi hori igarota, gainditzen duten langileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langile finkoko izaera bereganatuko dute.

3.– Hautatu direnetakoren batek frogaldia gainditzen ez badu, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.4 oinarriak ezarritako irizpideetan ezarritakoarekin bat etorrita. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautetsitzat izendatuko ditu epaimahaiak.

Seigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Funtzio Publikoaren sailburuordeari. Errekurtsoa ipintzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.

ERANSKINA/ANEXO
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIADUNEN ZERBITZUKO

LAN-KONTRATUKO LANGILE FINKOEN SUKALDEKO LANPOSTUAK HORNITZEKO HAUTAKETA-PROZESUAN HAUTATUTAKOEN ETA

ESLEITUTAKO LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA OSAGARRIA

RELACIÓN COMPLEMENTARIA, DE CARÁCTER DEFINITIVO, DE SELECCIONADOS Y PUESTOS OBJETO DE ADJUDICACIÓN CORRESPONDIENTES

AL PROCESO SELECTIVO PARA LA PROVISIÓN DE PLAZAS DE PERSONAL LABORAL FIJO –PERSONAL DE COCINA- AL SERVICIO DE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO Y SUS ORGANISMOS AUTÓNOMOS

NAN	 Izen abizenak	Lanpostua	Lanpostuaren izena	Dot	Saila/Erakundea	Adm. egituraren atala	Lan-egoitza

DNI	Apellidos y nombre	Puesto	Denominación puesto	Dot	Dpto/Organismo	Centro orgánico	Destino	

14605792	Aquesolo Hidalgo, Concepción	3461	Suk. Langilea	215	Hezk, Uniber, Ikerk.	Bizk. Lurr. Ordezk.	CEP Plentzia LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest 	Deleg. Terr. Bizkaia	Plentzia	

16286275	Arechederreta Valluerca, Amaia	3461	Suk. Langilea	15	Hezk, Uniber, Ikerk.	Araba Lurr. Ordezk.	CEP Victor Tapia LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Álava	Laguardia	

30625560	Coello de Mier, Felicidad	3461	Suk. Langilea	137	Hezk, Uniber, Ikerk.	Bizk. Lurr. Ordezk.	CEP Bermeo-San Franci LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Bizkaia	Bermeo	

15870273	García Ochoa, María Dolores	3461	Suk. Langilea	92	Hezk, Uniber, Ikerk.	Gipuzk. Lurr. Ordezk.	CEP Juan Zaragueta LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Gipuzkoa	Orio	

14588514	Hernando Sánchez, Begoña	3461	Suk. Langilea	49	Hezk, Uniber, Ikerk.	Gipuzk. Lurr. Ordezk.	CEP Luzaro LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Gipuzkoa	Deba		

72650136	Inda Alzugaray, Mª Anunciación	3461	Suk. Langilea	36	Hezk, Uniber, Ikerk.	Gipuzk. Lurr. Ordezk.	CEP San Juan LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Gipuzkoa	Alegia	

30649247	Serrano Aguilar, Juan Antonio	3461	Suk. Langilea	181	Hezk, Uniber, Ikerk.	Bizk. Lurr. Ordezk.	CEP Maiztegi LHI

			Per. Cocina		Educ, Univer e Invest	 Deleg. Terr. Bizkaia	Iurreta


Azterketa dokumentala