Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1724

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, Antonio Gómez Muñoz jauna Unibertsitateko titularra izendatzeko dena (jakintza arloa: "Biokimika eta Biologia Molekularra"). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2004ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (azaroaren 29ko BOE eta abenduaren 9ko EHAA).

2004ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 29ko BOE eta abenduaren 9ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), Errektoregoak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Antonio Gómez Muñoz jauna, 14.243.130-N NAN zenbakiduna, Unibertsitateko titularra izendatzea (jakintza arloa: "Biokimika eta Biologia Molekularra", kodea: TUC8/1-D00042-20, saila: "Biokimika eta Biologia Molekularra", ikastegia: Zientzi eta Teknologia Fakultatea, hizkuntza eskakizuna: elebakarra (gaztelania), arduraldia: osoa).

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2005eko martxoaren 14a.

ERREKTOREA.

Eginkizunak eskuordetuta (2004-06-17ko Ebazpena,

uztailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala