Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1723

736/2005 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa Ekialdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko Javier Herranz González jauna izendatzen duena.

Ikusita Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko (Gipuzkoako Osasun Barrutia) zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia, 2005eko otsailaren 17ko EHAAn, 33. zenbakian, argitaratu zena, hain zuzen ere Zuzendaritza Nagusi honen 2005eko urtarrilaren 24ko 232/2005 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Javier Herranz González jauna deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehena.– Javier Herranz González jauna izendatzea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeko zuzendari mediko.

Bigarren.– Izendapen honek lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 4a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala