Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1509

IRAGARKIA 413/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko 1. Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian Miren Nekane González Santosek eta 20 gehiagok, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 413/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 3008/2004 Ebazpenaren aurka, ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 11ko 58/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agintzen du pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa dena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo medikoen lanbide taldeko psikiatriako mediku espezialisten kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 18a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala