Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1507

IRAGARKIA 543/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko 1. Auzitegian Virginia Campillo Azcuenagak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 543/04 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 3177/2004 Ebazpenaren aurka, urriaren 27an jakinarazi zen ebazpen horrek atzera bota baitzuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 8ko 56/2004 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu zutenen behin betiko zerrenda argitaratzeko, puntuazio hurrenkeraren araberakoa zena. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko erizainen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta, halaber, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dutela aipatu prozedura judizialean aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala