Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1498

LEHIAKETA, Eibarko (Gipuzkoa) ertzainetxea berriztatzeko lanen lizitazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: O-222/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Eibarko (Gipuzkoa) ertzainetxea berriztatzeko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Eibar (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: 8 aste, edo kontratistak eskaintzen duena, baldin eta hura baino txikiagoa bada, betiere zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen denetik aurrera zenbatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez ere, 143.156,60 euro.

5.– Bermeak. Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Comercial Askar.

b) Helbidea: Bizkaia pasealekua 17, behealdea.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-20010.

d) Telefonoa: 943 44 62 62.

e) Telefaxa: 943 47 19 50.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005-04-25.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea eta e kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi lehiaketaren agiriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005-04-25, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Herrizaingo Saila – Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2.a Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazio Arloan (Larrauri-Mendotxe Bidea, 18).

3.a Herria eta posta kodea: Erandio - 48950.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete plikak irekitzen direnetik aurrera zenbatuta.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 8 c) puntuan zehaztutako lekuan.

d) Eguna: 2005-05-03.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Erandio, 2005eko martxoaren 4a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala