Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1494

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 221/04 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 221/04, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Conservas Hoya SA.

Abokatua: Bezanilla Aguero, Luis Alberto.

Prokuradorea: Jesús María de las Heras Miguel jauna.

Demandatuak: Tomás Berenguer García eta Embutidos las Encinas de la Puebla SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza eta xedapenak honako hauek baitira:

Javier Pegenaute Allok, Vitoria-Gasteizko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, epai hau eman du

48/05 ZK.KO EPAIA

Vitoria-Gasteizen, 2005eko martxoaren 1ean; ikusi eta entzun ditut 221/2004 deklarazio-judizio arruntaren autoak, epaitegi honetan bideratu baitira diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Conservas Hoya, SA merkataritza-sozietatea, epaitegietako prokuradore Jesús María de las Heras Miguelek ordezkatuta eta Luis Alberto Bezanilla Aguero letraduak lagunduta; eta bestetik, demandatuak, Embutidos las Encinas de la Puebla, SL eta Tomás Berenguer García jauna, auzi-ihesean.

EPAITZA

Baietsi egin dut Jesús María de las Heras Miguel epaitegietako prokuradoreak Conservas Hoya, SA sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, kondenatu egin behar ditut eta kondenatu egiten ditut Embutidos las Encinas de la Puebla, SL eta Tomás Berenguer García jauna, auzi-jartzaileari 22.442,06 euro modu solidarioan ordaintzera, eta bai 2004ko martxoaren 8tik aurrera sortutako berandutzako interesak ordaintzera ere. Prozesuan sortutako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan prestatuko da, epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean.

Hitzez hitzeko ziurtagiria egin eta jarduketei erantsi, eta jatorrizkoa Epaien Liburuan sartu.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Demandatuek, Tomas Berenguer Garcíak eta Embutidos las Encinas de la Puebla SL sozietateak, egun helbidea non duten ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslariak diren demandatuek apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka, Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala