Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1484

AGINDUA, 2005eko martxoaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakunde- eta gizarte-mugimenduek helburu horrekin sustatzen dituzten ekimenei laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Gobernu-programak bere lehentasunezko helburuen artean, Bakearen eta Giza Eskubideen zabalkunde, babes eta laguntzarako programak prestatzea barne hartzen du, elkarbizitza baketsurako funtsezkoa delakoan. Horretaz jabetuz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailak, aurreko urteetan bezala, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerei diru-laguntzak emateko deialdi bateratua egin du, horrela ezarri diren helburuak errazago beteko direla uste baitu.

Honen indarrez,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 2005eko ekitaldian gure Autonomia Erkidegoaren esparruan Bakea eta Giza Baliabideak bezalako balio unibertsalen aldeko jarduera eta ekimenen programak eta proiektuak egiteko eman ditzakeen laguntzak arautzen ditu.

2.– Jarduerak eta programak 2005ean gauzatu behar dira.

3.– Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa-bidez esleituko dira, eta aurkeztutako eskabideak baloratuko dira, haien arteko lehentasun-ordena ezartzeko, 6. artikuluan zerrendatutako irizpideen arabera. Balorazio handiena lortzen dutenak baino ez dira esleituko.

2. artikulua.– Diru-hornidura.

1.– Programa honek bostehun mila euroko (500.000) diru-laguntza jasoko du.

2.– Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira agindu honetako seigarren artikuluan ezarritako irizpideak. Aurkeztutako programa bakoitzerako onartzen den aurrekontuaren %100era hel daiteke zenbateko hori.

3.– Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, %10 baino ezin izango da erabili administrazio eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko, soldatak albo batera utzita, salbu eta programa gauzatzeko funtsezkoak baldin badira eta hala agertzen bada azalpen-txostenean.

3. artikulua.– Eskatzaileak.

Legez eraturikoak izanik irabazteko xederik gabekoak diren pertsona juridiko pribatuek eska ditzakete agindu honetako laguntzak, baldin eta estatutu sozialetan jasotakoaren arabera, Bakea eta Giza Baliabideak lortzea helburu badute eta horiek lortzeko bideak guztiz baketsuak badira.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea eta betetzea.

1.– Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte eskabideak, agindu honetako I. eranskinean agertzen den ereduari jarraituz. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), norberak eramanda edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan onartutako edozein bide erabiliz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori). Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik hasita.

2.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

b) Ordezkari gisa ari denak bere esku daukan ordezkaritzaren ziurtagiria aurkeztu behar du; bestela, entitatean agintea duen organoaren ziurtagiria, bere izenean obligazioak hartzeko izenpetzaileak duen gaitasuna kreditatuko duena.

Aurreko ekitaldiko deialdietan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2004ko otsailaren 25an emandako Aginduen bidez diru-laguntza jaso badute, ez da beharrezkoa agiri horiek berriz aurkeztea, baldin eta indarrean jarraitzen badute eta haien edukian aldaketarik izan ez bada; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

c) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia. Erakundea eratzearen aktaren kopia bat, baita estatutuena eta erregistroko izen-ematearena ere. Aurreko ekitaldian diru-laguntza jaso bada eta agirien edukia ez bada aldatu, ez da agiri horiek aurkezteko beharrik izango; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

d) Ziurtagiri eguneratuak, eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak; batetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, tokian tokiko foru-ogasunak egina; eta, bestetik, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, Diruzaintza Nagusiak emana. Hala ere, onuradunak aurkeztu beharra dauka gai horren inguruan eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak, diru-laguntza emateko prozeduraren aldi guztietan (emakida, justifikazio eta ordaintze aldietan, alegia).

e) 2004ko diru-sarrera eta gastuen laburpena, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen eskutik jasotako laguntzak berariaz aipatuz.

f) Egitasmoaren txosten zehatza, honakoak azalduta: garatzeko diren jardueren xedea, metodologia, ustez izango dituzten hartzaileak, lurralde-eremua eta burutzeko egutegia. Txosten berean kreditatu beharko da eskatzaileak nolako esperientzia duen proiektuak ukitzen duen esparruan.

g) Egitasmoa betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza, diru-atalka bereizturik. Egitasmorako beste finantzabiderik egonez gero, horien xehetasunak azaldu beharko dira (II. eranskina), edo zinpeko adierazpena bestela, proiektua finantzatzeko ez dutela beste baliabiderik, ez berenik ez besterenik, azalduz.

h) Eskatzaileak diru-laguntza hauen helburu bera duen beste edozein laguntza eskatu badu (II. eranskina), horiek zerrendatzea, zein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaizkion azalduz eta eskabideen nondik norakoak (onartu den ala ez, erabaki zain dagoen edota onartu den eta zenbatekoa den). Beste laguntzarik eskatu ez badu, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko du, diru-laguntza eske aurkeztu dituen proiektuetarako ez duela beste inolako laguntzarik eskatu azalduta.

i) Egitasmoa burutzeko, erakunde eskatzaileak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak aipatu. Boluntario moduan zenbat lagun ariko diren azaldu beharko da. Inolako diru-ordainik gabe egitasmoa gauzatzen laguntzen dutenak hartuko dira boluntariotzat.

j) Agindu honetako III. eranskinean datorren agiriaren bi jatorrizko orri, eskatzaileak eta egoki den banketxeak behar bezala zigilatu eta sinatuta.

3.– Orobat, egitasmoa edo jarduera hobeto baloratzeko egoki iritzitako edozein dokumentazio osagarri aurkez dezakete eskatzaileek.

4.– Jarduerak dagoeneko gauzatu badira, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dira, agindu honetan xedatutakoaren arabera.

5.– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezko jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eska diezazkioke eskatzaileari; eta, egoki baderitzo, eskatzaileak aurkeztutako datuak egiaztatu egingo ditu.

5. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Eskatzaileek aurkeztutako agiriak ikusita, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzak agiriak osotu gabeak direla edo daturen bat falta dutela ikusten badu, gehienez ere 10 eguneko epea emango die aurkitutako akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak, epe horretan, eskaturiko guztia aurkezten ez badu, atzera egin duela usteko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan jasotakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hori).

6. artikulua.– Eskabideak aukeratzea.

1.– Jarraian zerrendatzen diren lagunez osatutako epaimahaiak egingo du laguntzak emateko proposamena:

Lehendakaria:

– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria edo berak izendatzen duena; lehendakariak boto ebazlea izango du.

Mahaikideak:

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Kabinetearen zuzendaria edo berak izendatzen duena.

– Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendaria edo berak izendatzen duena.

– Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendariak bere Zuzendaritzatik izendatutako teknikari bat arituko da idazkari lanetan.

2.– Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, ondoko baldintzak hartuko dira kontuan, eskabidean adierazitako datuen arabera eta kasu bakoitzean zehazten den puntuazio-eskala kontuan izanik:

1.– Entitate eskatzaileari dagokionez: Proposatutako jarduera edo programa garatu behar den eremuan, entitate eskatzaileak duen konpromiso, egindako lan-ibilbidea, egonkortasun eta kaudimena. 0tik 10 puntura.

2.– Proposatutako jarduera edo programari dagokionez:

a) Jarduera edo programa berezia, originala izatea garatuko den lekuan eta bere egokitasuna edo gizartean eduki dezakeen eragina. 0tik 10 puntura.

b) Proposatutako jardueraren edo programaren eragina hartuko duen lurralde-eremua eta mugimendu bakezalea edo giza baliabideen defentsarakoa orain arte sartu ez den zenbait gizarte-alorretara heltzeko gaitasuna. 0tik 10 puntura.

c) Egitasmoarekin jarraitzeko borondatea. 0tik 5 puntura.

d) Proposatutako jardueran, eskatzaileak beste talde bakezaleekin edo giza baliabideen defentsarako taldeekin duen harreman eta lankidetza-maila. 0tik 5 puntura.

e) Finantziazio-iturriak. 0tik 5 puntura.

3.– Diru-laguntzak emateko, beharrezkoa izango da, lehen esandako baldintzak kontutan hartuz, eskabideak gutxienezko 20 puntu lortzea.

4.– Aukeratutako proiektuei dagokien diru-laguntza zenbatekoa zehazteko, banatze sistema proportzionala erabaliko da. Hau da, 2. artikuluan emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa banatzeko, lehenengo artikuluko 2. paragrafoan agertzen den puntuazioaren arabera banatu behar da, proportzionalitatea kontuan harturik.

5.– Diru-laguntzak ez dira esleituko, ezta ordainduko ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko edo zehatzeko prozedura bat hasita eta oraindik izapidetzen ari bada.

7. artikulua.– Gestioa, ebazpena, errekurtsoak, ebazpena egiteko epea, eta publizitatearen prozedura.

1.– Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetako kudeatze-lanak egitea.

2.– Diru-laguntzak Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendariak eman nahiz ukatuko ditu, ebazpen adierazi batzuen bidez, kalifikazio-epaimahaiaren proposamena ikusirik. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Justizia Sailburuordeari, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3.– Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideen gainean, ebazpen adierazia emateko eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik aurrera. Epe horretan ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi ez bada, eskabideak ukatu egin direla esan nahiko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hori gorabehera, administrazioak modu adieraziz ebazteko obligazioa du.

4.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan jakinarazi, agindu honen arabera emandako diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendariaren ebazpen baten bitartez. Argitalpen horretan jasotako zenbatekoak zehaztu beharko dira batetik, eta, bestetik, zenbatekoa aldatu zaien diru-laguntzak.

8. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Onuradunek diru-laguntza onartzeak, agindu honetan finkatutako arau guztiak, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan —nahiz dekretu hori ordezka dezan arauan— eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan finkatutako harreman-bermeak eta itzultze-araubidea onartzen dituztela esan nahi du.

2.– Diru-laguntza emateko ebazpena onartzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 eguneko epean onuradunak bestelakorik adierazten ez badu, diru-laguntza onartu egin duela joko da.

3.– Onuradunen betebeharrak hauek izango dira:

a) Diru-laguntza emateko eskatutako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela justifikatu beharko du diru-laguntza eman dion administrazioaren aurrean, bai eta diruz lagundutako proiektua bete dela ere; diru-laguntzaren xede den egitasmoa zati batean edo osorik betetzea ezinezko egiten duen edozein gorabehera gertatzen denean, horren berri ere eman beharko dio.

b) Emandako diru zenbatekoa diruz lagundutako egitasmoa burutzeko erabiltzea, salbu eta agindu honetako 11.1.b artikuluan aurreikusitakoa aplikagarri gertatzen bada.

Lankidetzan, elkartean edo partaidetzan ari badira, diru-laguntzaren %10 egitasmoa edo programa bultzatzeko administrazio-gastuetarako erabili ahal izango da.

c) Agindu honen arabera egindako eskabideetan jasotako egitasmoak finantzatzeko beste edozein diru-laguntza edo laguntza eman edo ukatzen bazaio, horren berri jakinaraziko dio administrazioari, egitasmoa burutzeko epean.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen erabilera ikuskatzeko eskatutako argibide guztiak eman behar dituzte.

e) Diruz lagundutako programa edo jarduerari buruz argitara ematen diren programa, kartel iragarle, argazki eta gainontzeko material idatzi edo entzunezkoetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak emandako laguntza berariaz azaltzea, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

9. artikulua.– Ordaintzeko era.

1.– Diru-laguntzaren %75 laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratzen denean ordainduko da eta gainontzeko %25 ordaintzeko, berriz, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, ekintza amaitzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan:

a) Burututako egitasmoa edo jarduera zehazten duen txostena.

b) Emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastuen ordainagiriak.

c) Argitaratutako programa, kartel, argazki eta gainerako material grafikoaren, idatziaren zein entzunezkoaren aleak.

d) Helburu bera duten beste laguntzen aipamena, baldin eta aurretik horien berri ez bazegoen.

2.– Dena den, aurreko paragrafoetan agindutakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, lehenengo artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkezten denean.

10. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordain-agiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren onuradun den pertsona fisikoak edo juridikoak jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, posible izango da lehendabizi jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztea eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko dokumentuak berriro bueltatzea diru-laguntzaren onuradunari.

Fakturak eta ordain-agiriak proiektuen arabera sailkatuta aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatu eta zenbakituak, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da, gastua zein helbururekin egin den azalduz.

2.– Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nominen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

3.– Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

11. artikulua.– Diru-laguntza emateko eskakizunak ez betetzea.

1.– Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, diru-laguntzak lortzeko eskakizunak ez direla bete ulertuko da:

a) Jasotako diru-laguntza onartutako proiektuari ez dagokion bestelako jarduera baterako erabiltzea, osoki nahiz zati batean.

b) Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea. Dena den, Justizia sailburuordeak horretarako berariazko baimena eman ahal izango du, baldin eta aldaketak funtsezkoak ez badira, eta aldez aurretik horretarako eskaera arrazoitua egiten bada.

c) Aurkeztutako eskabideetan edo agiri-sortetan gezurrezko datuak ematea.

2.– Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntza emateko ebazpenean edo agindu honetan finkatutako baldintzaren bat bete gabe uzten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, behar izanez gero, jasotako diru-zenbatekoa eta legez dagozkion korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ezarriko zaio, baita beharrezko zigorrak ere; hori guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz bera ordezkatzen duen arauan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako De-

kretuan (Euskal Herriko Herriogasuntzaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du) jasotakoarekin bat etorriz.

12. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

Beste edozein administraziok edo erakunde publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozelako diru-laguntza edo laguntzekin bateragarriak izango dira laguntza hauek. Baina, helburu berbererako eskuratutako diru-laguntzen zenbateko guztia aurrekontua baino handiagoa bada, agindu honen bidez emandako diru-laguntzaren zenbatekoari gehiegizko zenbatekoa kenduko zaio.

13. artikulua.– Argitaratzea.

1.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskubidea izango du agindu honetako diru-laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, aurkezten direnetik urtebeteko epean. Horretarako, aldez aurretik interesdunak onartu beharko du.

2.– Lanak argitaratuz gero, lehenengo argitalpenaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bereganatuko ditu, eta horretarako eskualdatzea doan onartuko duela hitz eman beharko du egileak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu hau azkena da administrazio-bidean. Horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Prozeduraren gainean agindu honetan arautu ez diren gaiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakora joko da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA

1. DEIALDIAREN DATUAK:

Saila: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza

Deialdiaren izena: Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten ekimenak. 2005

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Zenbakia:............................... Eguna ......................................................	

2. ESKATZAILEARI BURUZKO DATUAK:

Izena:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa:

Legezko ordezkaria (izena eta kargua): 	

	

Helbidea:............................................................................................................. NAN: .....................................................

Herria:

	

3.– ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA

3.1.– Programen izenak	3.2.– Zenbatekoak

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

	 DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO GUZTIA		

	

4.– Eskatzaileak deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela ADIERAZTEN dut, eta orobat ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzen esparruan inolako diru-itzultze edo zigor prozeduratan sartuta.

5.– Deialdiko arauak ONARTZEN ditut eta eskatzen dizkidaten argibide eta agiriak emateko prest nago.

6.– Honekin batera deialdian eskatutako agiri guztiak AURKEZTEN ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

…(e)n, 2005eko .................... aren
Entitatearen izenpea eta zigilua

ESKATZAILEAK AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA (adierazi zein diren eskabideari atxikitako dokumentuak)

1.– Entitateari dagozkion agiriak:

	• I. eranskina, eskabidea barne, behar bezala izenpetu eta zigilatua.

	• III. eranskinaren bi orri jatorrizko (banketxearen datuei buruzkoak), eskatzaileak eta banku-entitateak behar bezala izenpetu eta zigilatua.

	• Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

	• Pertsona horrek duen ordezkaritzaren egiaztagiria (ahalordetze eskritura publikoa).

	• Entitatearen organo eskudunaren ziurtagiria, sinatzaileak haren izenean aritzeko gaitasuna duela kreditatuz.

	• Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia bat.

	• Eratze Aktaren fotokopia

	• Entitatearen Estatutuen fotokopia.

	• Dagokion erregistroko izen-emate agiria.

	• Aurreko sei puntuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko adierazpena. Adierazpen horretan eskatzaileak azaldu behar du agiri horiek guztiak Administrazioak dituela, aurreko urteko deialdi berean diru-laguntza jaso zuelako; agiriek indarrean jarraitzen dutela, eta haien edukia ez dela aldatu.

	• Lekuan lekuko Foru Ogasunak emandako ziurtagiri eguneratua, zerga-obligazioak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

	• Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

	• 2004ko gastu eta diru-sarreren laburpena, beste edozein erakunde publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak berariaz aipatuta.

	• 2004ko ordainsarien ziurtagiria edo frogagiri nahikoak.

	• 2005an jada ordaindutako ordainsarien ziurtagiria edo frogagiri nahikoak.

	• Aurreko bi agirien ordezko adierazpena, proiektuan esku hartzen dutenen ordainsariak ez direla igo Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako finkatutakoa baino gehiago.

2.– Jarduerari buruzko agiriak:

	• Proiektuaren txosten zehatza: helburua, metodologia, hartzaileak, lurralde-esparrua eta egutegia.

	• Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua, II. eranskinaren arabera.

	• Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen zerrenda, II. eranskinaren arabera.

	• Diru-laguntza eske aurkeztutako programetarako beste inolako laguntzarik eskatu ez duelako azalpen-agiria.

	• Programa aurrera aterako duten giza baliabideen zerrenda, horien artean zenbat diren boluntario adierazirik..

	• Programa aurrera ateratzeko duten baliabide materialen zerrenda.

3.– Bestelako dokumentazio osagarria, norberak nahita aurkeztuta, programa edo jarduera hobeto balioesteko (zehaztu zein):

II. ERANSKINA

AURREKONTUA

PROIEKTUAREN IZENA: 	

GASTUAK

Langile gastuak:

	

	

Funtzionamendu gastuak:

	

	

Bestelako gastuak:

	

	

	

GUZTIRA: 	

	

DIRU-SARRERAK

Eskatzailearen ekarpena:

	

Erakunde publikoen ekarpenak:

	

	

	

	

Entitate pribatuen ekarpenak:

	

	

Bestelako diru-sarrerak:

	

	

GUZTIRA: 	

ESKATUTAKO BESTE DIRU-LAGUNTZAK

Eman duen entitatea	Eskatutako zenbatekoa	Egoera	 Emandako

			zenbatekoa

	Emanda	Ukatua	Erabakitzeke		

						

						

						

						

III. ERANSKINA / ANEXO III

DATUEN ALTA/HIRUGARREN INTERESATUA

ALTA DE DATOS/TERCERO INTERESADO	

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)	

(1)	NAN/IFZ

	DNI/CIF		

(2)	Bi abizenak eta izena/Sozietatearen izena

	Dos apellidos y nombre/Razón Social	

			

	

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIZACIÓN (B)	

Helbidea

Domicilio	

Posta Kodea		Udala

Código postal		Población		

Lurraldea

Provincia	

	

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)	

(1)	Bankua

&#9;Banco &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnn &#9;

(2)&#9;Agentzia

&#9;Agencia&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnn &#9;

(3)&#9;K.D.&#9;&#9;K/Korrontea

&#9;D.C.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nn &#9;C/Corriente &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" nnnnnnnnnn

(4)&#9; Jabea

&#9;Titular&#9;&#9;

&#9;

&#9;Bankuaren adostasuna&#9;Hirugarrenaren adostasuna&#9; Sailaren onespena&#9;Kontabilitatearen onespena

&#9;Conforme Banco&#9;Conforme Tercero&#9;V.ºB.º Departamento&#9;V.ºB.º Contabilidad

&#9;Sinadura eta zigilua&#9;Sinadura eta zigilua&#9; Baimendutako&#9;Baimendutako sinadura

&#9;Sello y Firma (D)&#9;Sello y Firma (E)&#9; sinadura eta zigilua&#9;Firma autorizada (G)&#9;&#9;&#9;&#9;Sello y Firma autorizada (F)&#9;

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el departamento de Hacienda y Administración pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento /impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.


Azterketa dokumentala