Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urduña-Orduñako Udala
1004

IRAGARKIA, Tejera industrialderako sarbide berriaren gaineko bide-sistemaren lanak egiteko proiektuaren onespenari buruzkoa.

Urduña-Orduñako Udalbatzak, 2005eko urtarrilaren 19an izandako ezohiko osoko bilkuran hurrengoa erabaki zuen:

1.– Tejera industrialderako sarbide berriaren bide-sistemaren lanak egiteko proiektuaren onespena. Proiektua Foru Sozietate Publikoa den Bizkailur SAk aurkeztu du, "Typsa, ingeniariak, aholkulariak eta arkitektoak" enpresak idatzi duelarik. Esleipen lana egiteko aurrekontua milioi bat, zazpiehun eta hamazortzi mila, ehun eta hogeita bi euro eta hogeita hamazazpi zentimokoa da (1.718.122,37 euro), eta dagokion segurtasun eta osasunaren gaineko ikerketarako aurrekontua hamabost mila, zortziehun eta berrogieita bost euro eta hirurogeita bost zentimokoa da (15.845,65 euro).

2.– Proiektu teknikoa dela-eta, zerrenda zehatza eta pertsonalizatua agertzen da, non lana aurrera eramateko nahitaezko ondasun-desjabetzearen deskribapena agertzen den. Nahitaezko desjabetzearen Legeak dioena eta apirilaren 18ko 781/1986 Errege-Dekretuan agertzen dena kontuan izanda, lanek onura publikoa dutela eta, horren ondorioz, lursailak edo ondasunak okupatzea beharrezkoa dela adierazten da.

3.– Lana burutzeari ekitea. Lursailak udalaren eskura pasatzeko behar diren tramiteak eginda, data honetan desjabetze-espedientea irekiko du.

4.– Zerrenda zehatza eta pertsonalizatua adieraztea, non lana aurrera eramateko nahitaezko ondasun-desjabetzearen deskribapena agertzen den:

Lursailak eta jabeak
Relación de fincas y titulares afectados

Zenb	Aldea-etxadia	Lur-saila	Jabea	Azalera

				m2	

N.º	Polígono-manzana	Parcela	Titular	 Superficie

				m2

Hiri lurrekoak eta mistoak eta hiri-landakoak / Urbanas y mixtas urbanas-rústicas

1	13-01	001	José Izaga Regulez	20,4	

2	13-01	002	M.ª Antigua eta M.ª Carmen Ortiz Tercilla	66,7	

3	Erref. gabe/Sin ref.		José M.ª Zenarruzabeitia Ortiz	43,5	

4	Hirikoa/Ur. 13-02	001	Bizkailur, S.A.	 1.084,0	

	Landakoa/Rust. 20	67			

5	Landakoa/R. 13-02	002	Avelino Gutierrez Serrano	453,9	

	Landakoa/Rust. 20	68			

6	Hirikoa/Ur. 13-02	003	Acislo Llorente Herrero	1.091,7	

	Landakoa/Rust. 20	69			

7	Hirikoa/Ur. 13-02	010 y 012	Bizkailur, S.A.	5.564,1	

	Landakoa/Rust. 20	73			

8	13-02	004	Domingo Barroso Barroso	241,2	

9	13-02	006	José Ignacio Ortega Larrieta	208, 8	

10	13-02	008	Bizkailur, S.A.	1.184,7	

11	13-02	009	Pedro eta Micaela Mendivil Ornes	 669,8	

12	20	59	Francisco Javier Silva Verastegui	24, 0	

13	20	66	Bizkailur, S.A.	516,5	

5.– Erabakia hamabostaldiko epean jendaurrean erakustea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udaletxeko iragarki-taulan eta probintziako egunkari batean argitaratuz. Bertan desjabetze prozesuan sartzen diren ondasunen zerrenda ikusgai izango da, interesdunek eta jabeek udal honetan alegazioak eta erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

6.– Jabeei eta interesdunei erabaki honen berri banan-banan adieraztea, baita dagozkien prozesuak ere.

7.– Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik egon ezean, proiektu teknikoak behin betiko onespena izango du, beste erabaki bat egin barik. Halaber, laugarren puntuan ezarritako ondasunen okupazioaren beharraren adierazpena izango da. Halere, interesdunek okupazio-beharraren gaineko errekurtsorik egin ezean, bidezko prezioa zehazteko espedienteari hasiera emango zaio.

8.– Alegaziorik egonez gero, Urduñako Alkatea izendatzea alegazioen ebazpena eta jakinarazpena egiteko.

9.– Aipatutako arrazoiengatik eta Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari Tejera industrialderako sarbide berriaren gaineko bideko-lanak direla eta, lursailak eta ondasunak premiazko okupazio-adierazpena egiteko eskatzea.

Jendaurrean erakusten da 15 eguneko epean, gai honen gaineko xedapenen eta Nahitaezko Desjabetzearen Legearen arabera, jabeek zein interesdunek alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epean proiektu teknikoa eta nahitaezko desjabetzerako hasierako onespen-espedientea ikusgai izango dira Udal bulegoetan.

Urduña-Orduña, 2005eko otsailaren 2a.

Alkatea,
Ricardo Gutiérrez Tellaeche.

Azterketa dokumentala