Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
993

LEHIAKETA. Iragarkia, Herrizaingo sailari atxikitako zenbait zentrotan instalazioak mantentzeko administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/002/2005 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/002/2005

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailari atxikitako zenbait zentrotan instalazioak mantentzea.

b) Loteak: 5 lote ditu kontratuak.

c) Gauzatzeko lekua: kontratuan zehazten diren zentroetan, guztiak ere EAEn kokatuak.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: milioi bat laurogeita lau mila seiehun eta hogeita hamar euro (1.084.630), 5 lotetan banatuta, berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 8. puntuan ezarritako lotekako aurrekontuaren arabera.

5.– Behin-behineko fidantza: dagokion lotearen aurrekontuaren %4, berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 17. puntuan zehaztutako zenbatekoetan.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Telefaxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 20.2 puntuan zehaztutakoa.

P taldea; 1 eta 3 azpitaldeak, a) kategoria.

Lizitatzaileak lote bat baino gehiagorako eskaintza egiten badu, sailkapena P taldea, 1 eta 3 azpitaldeak, izango da. Kategoria batezbesteko urterokoak ezarriko du, eta hori lortzen da lizitazioaren oinarrizko aurrekontuen batuketa kontratua burutzeko behar diren hilabeteen kopuruaz (24) zatituz eta hortik ateratzen den zatidura 12 zenbakiaz biderkatuz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Eguna: 2005eko apirilaren 19a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak:

BOEko argitalpena (gutxi gorabeherako zenbatekoa): mila (1.000) euro.

EHAAko argitalpena: Hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

2005eko otsailaren 10a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 10a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala