Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
706

IRAGARKIA, irrati mugikorreko sare digitalerako terminal mugikorrak eta osagarriak eskuratzeko kontratua esleitu dela jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-382/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: irrati mugikorreko sare digitalerako terminal mugikorrak eta osagarriak eskuratzea.

c) Loteak: bai.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2004ko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez ere, 5.000.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2004ko abenduaren 21a.

b) Kontratista:

– 1. lotea: Amper Sistemas, SA.

– 2. eta 3. loteak: Teltronic, SAU.

– 4. eta 5. loteak: Ceotronics, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarrak.

d) Esleipenaren zenbatekoa: aleko prezioak.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 12a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala