Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
705

IRAGARKIA, Herrizaingo Saileko informatika-sarerako eta telekomunikazio-sarerako ekipoak eskuratu eta instalatzeko kontratua esleitu dela jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-357/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: Herrizaingo Saileko informatika-sarerako eta telekomunikazio-sarerako ekipoak eskuratzea eta instalatzea.

c) Loteak: bai.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2004ko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 203. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez ere, 5.000.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2004ko abenduaren 20a.

b) Kontratista:

– 1. lotea: Grupo IT Deusto, S.L. – Unitronics Telecomunicaciones, S.A., ABEE.

– 2. lotea: Telión, S.A.	

– 3. lotea: Landata Ingeniería, S.A.U.	

c) Nazionalitatea: espainiarrak.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

– 1. lotea: 2.575.761,75 euro.	

– 2. lotea: 1.423.265,60 euro.	

– 3. lotea: 249.862,84 euro.	

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 12a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala