Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2005eko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
701

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 393/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 393/04, hitzezko judizioa, desahuzio bati buruzkoa.

Demandatzailea: Nicolás García Simón jauna eta Petra García Simón andrea.

Abokatua: Gómez Barbosa, Cristobalina eta Gómez Barbosa, Cristobalina.

Prokuradorea: Begoña Álvarez Oronoz andrea eta Begoña Álvarez Oronoz andrea.

Demandatua: José Maria López García eta Paulina Morales Rodas.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2005eko urtarrilaren 3an, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut ordainketak ez egiteagatiko desahuzioaren hitzezko judizioari dagokion demanda, Nicolás García Simón jaunak eta Petra García Simón andreak Begoña Álvarez Oronoz prokuradorearen ordezkaritzarekin aurkeztua, Cristobalina Gómez letraduaren laguntza dutela, José M.ª López García jaunaren eta Paulina Morales Rodas andrearen aurka (auzi-iheslari deklaratuak), Irungo Anaka kaleko 12 zk.ko 4. eskuinean kokatuta dagoen etxebizitzaren errentamenduagatik.

Kondenatu egiten ditut José M.ª López García jauna eta Paulina Morales Rodas andrea, Nicolás García Simón jaunari eta Petra García Simón andreari 4.963,43 euro modu solidarioan ordaintzera.

Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan epaiak betetzeko jasota dagoen legezko interesa sortuko du, ebazpen hau ematen den egunetik hasi eta zenbatekoa osorik ordaintzen den arte.

Ondorioz, alderdien arteko errentamendu-kontratua indargabetuta dagoela deklaratzen dut eta alderdi demandatua, José M.ª López García jauna eta Paulina Morales Rodas andrea alegia, deklarazio hau onartzera eta betetzera kondenatzen ditut, eta baita Irungo Anaka kaleko 12 zenbakiko 4. eskuineko etxebizitza legezko epearen barruan uztera ere. Ohartarazten diet borandatez hori egiten ez badute, etxetik bota egingo dituztela, legez aurreikusitako moduan eta datan.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, epaitegi honetan (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta epaitegi honen epaien liburura eroan jatorrizkoa.

Eta erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

José Maria López García demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Irunen (Gipuzkoa), 2005eko urtarrilaren 12an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala