Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6081

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Donostiako Donostia Ospitalerako zunda urologikoak, prozedura irekiaz, eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Donostia Ospitalea.

c) Espedientearen zenbakia: 110/20/1/1176/O301/112004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia Ospitalerako zunda urologikoak.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko testu bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 172.1.a artikuluan aurreikusitakoa.

c) Loteak: ikusi lehiaketako oinarriak.

d) Entregatzeko lekua: Donostia Ospitaleko biltegi orokorra.

e) Zein epetan entregatu behar diren: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontu gorena: guztira, 91.176,86 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Iparraguirre kopia-denda.

b) Helbidea: Iparragirre kalea 15, behea.

c) Herria eta posta kodea: 20001 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: 943 27 98 32.

e) Telefaxa: 943 27 98 32.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ikusi lehiaketako oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 15a, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak eta eskaintza ekonomikoa euskarri informatikoan jasota ("Excel 5.0" bertsioa).

c) Aurkezteko lekua: Donostia Ospitalea. Kontratazio Departamentua (solairua: minus 2 urdina, Ama-haurrentzako Etxea).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2005eko urtarrilaren 18tik, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik, laurogeita hamar (90) egun natural.

e) Aldaerak: oinarrizko eskaintzaz gain bi aldaera onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Donostia Ospitalea, Gestioko Zuzendaritzako Batzar Aretoa (solairua: 2 urdina, Ama-haurrentzako Etxea).

b) Helbidea: Begiristain doktorearen kalea, zenbakirik gabe.

c) Herria eta posta kodea: 20014 Donostia-San Sebastián.

d) Eguna: 2005eko urtarrilaren 18a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Donostia-San Sebastián, 2004ko azaroaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL AGUIRRE LAZKANO.


Azterketa dokumentala