Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6078

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan dauden ikastetxe publikoetako eskola-garraioko laguntzaileen zerbitzua 2004-2005 ikasturtean zehar helburutzat duen administrazio-kontratu berezia esleitu dela argitara ematen duena (KBN C06/10/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/10/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan dauden ikastetxe publikoetako eskola-garraioko laguntzaileen zerbitzua 2004-2005 ikasturtean zehar.

b) Loteak: hiru.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2004-2005 ikasturtean zehar.

e) Kontratu mota: administrazio-kontratu berezia.

f) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bi milioi bederatziehun eta laurogeita hamazortzi mila eta hogei (2.998.020) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2004ko irailaren 3a.

1. lotea:

b) Kontratista: Atlas Servicios Empresariales, S.A.	

c) Nazionalitatea: espainiarra.	

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoaren

araberakoa.

2. lotea:

b) Kontratista: Atlas Servicios Empresariales, S.A.	

c) Nazionalitatea: espainiarra.	

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoaren araberakoa.

3. lotea:

b) Kontratista: Ercisa Azafatas Ercilla, SA.	

c) Nazionalitatea: espainiarra.	

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoaren araberakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 27a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala