Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
6063

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 4koa, Gipuzkoako Errenteriako Udalarena, plantilan hutsik dagoen ofizial errementari plaza bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoa Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, 2004-11-03ko 211. zenbakian, argitaratuta daude ofizial errementari plaza bat betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak, txanda irekian. Plaza hau D taldean sailkatuta dago eta Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan eta Ofizioko Langileak klasean kokatua.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 2004ko azaroaren 4a.

Alkatea,
MIGUEL BUEN LACAMBRA.

Azterketa dokumentala