Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
6062

3224/2004 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, administrazioko teknikari espezialisten lanbide-taldean hutsik dauden administrari kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 288/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, administrazioko teknikari espezialisten lanbide-taldean, administrari kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 2998/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik dauden destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, administrazioko teknikari espezialisten lanbide-taldean taldean hutsik dauden administrari kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
ADMINISTRARIA / ADMINISTRATIVO

DESTINOA	LANPOSTU KOPURUA

ARABAKO ESKUALDEA	1

BILBOKO ESKUALDEA	1

EMERGENTZIAK	1

BASURTUKO OSPITALEA	1

GURUTZETAKO OSPITALEA	1

DONOSTIA OSPITALEA	2

ZALDIBARKO OSPITALEA	1

GUZTIRA	8

DESTINO	N.º PLAZAS

COMARCA ARABA	1

COMARCA BILBAO	1

EMERGENCIAS	1

HOSPITAL BASURTO	1

HOSPITAL CRUCES	1

HOSPITAL DONOSTIA	2

HOSPITAL ZALDIBAR	1

TOTAL	8

II. ERANSKINA / ANEXO II
ADMINISTRARIA / ADMINISTRATIVO
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	 Izena eta deiturak	Oposizioa	Lehiaketa	Guztira

DNI	Nombre y apellidos	Oposición	Concurso	 Total

15255866	Nogués Vázquez, María Carmen	78,8391	4, 7250	83,5641

20178737	Basauri Fernández, Ángel	69,0301	14, 0700	83,1001

22749942	García Quintanilla, Sonia	78,8469	4, 0000	82,8469

72577389	Montejo Uyarra, Marian	67,7747	13,5000	 81,2747

16301138	Infante González, María Ángeles	78,7710	2, 5000	81,2710

44670560	Rodríguez Nieto, César	70,6392	8,6500	 79,2892

44169190	Fariñas Balenciaga, Raquel	69,3601	9, 0000	78,3601

11912455	García Olano, Joseba Andoni	74,1685	3, 7875	77,9560


Azterketa dokumentala