Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
6061

3223/2004 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldean hutsik dauden administrari laguntzaile kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 287/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldean, administrari laguntzaileen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 2826/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik dauden destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide taldean, administrari laguntzaile kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA / AUXILIAR ADMINISTRATIVO

DESTINOA	LANPOSTU KOPURUA

Bilboko Eskualdea	1

Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea	2

Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea	1

Barrualdeko Eskualdea	1

Gurutzetako Ospitalea	2

Donostia Ospitalea	1

San Eloy Ospitalea	1

Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala	1

GUZTIRA	10

DESTINO	N.º PLAZAS

Comarca Bilbao	1

Comarca Gipuzkoa - Este	2

Comarca Gipuzkoa - Oeste	1

Comarca Interior	1

Hospital Cruces	2

Hospital Donostia	1

Hospital San Eloy	1

SALUD MENTAL EXTRAHOSPITALARIA DE BIZKAIA	1

TOTAL	10

II. ERANSKINA / ANEXO II
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA / AUXILIAR ADMINISTRATIVO
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL

30.631.762	Martín Benaran, Amagoia	83,6491	32, 9475	116,5966

22.704.664	Crespo Francos, María Julia	81,1070	35, 3300	116,4370

22.727.195	Luaces Cuevas, María Ángeles	78,3957	37, 8625	116,2582

14.604.170	Díaz García, María Victoria	85,5046	30, 6800	116,1846

30.558.951	Acebedo Rozas, María Jesús	86,1457	29, 8250	115,9707

34.106.661	Portugal Molinos, Lourdes	83,3360	32, 5600	115,8960

15.376.656	Ezkurra Loiola, Nerea	81,7863	33,9800	 115,7663

14.907.705	Marcos Ruiz, Lucía	74,8057	40,8200	 115,6257

16.284.352	Moratinos Echevarria, María del Carmen	86, 9963	28,6250	115,6213

16.283.240	Gastian Sáenz, Itziar	90,4605	25,0800	 115,5405


Azterketa dokumentala