Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2004ko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6057

214/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuko 3222 "Gazteria eta Gizarte Ekintza" Programan diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan 74.199,50 euroko kredituak gaitzen dituena.

3222 Programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako Gazte Txartela, aterpekide-agiriak eta ISIC txartelak (nazioarteko ikasle-txartelak) egitetik uste baino diru-sarrera gehiago lortu da, hain zuzen ere, 74.199,50 euro.

Kultura Sailak 74.199,50 euroko zuzkidura eskatu du 3222 Programari (Gazteria eta Gizarte Ekintza) lotutako bestelako proiektuetarako.

Horregatik, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu egiten dira aipatutakoak. Azken dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Kultura sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko azaroaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2004ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA	AZPIKONTZEPTUA	EUROAK

PROGRAMA	SUBCONCEPTO	EUROS

3222	238.81	74.199,50

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA	KONTZEPTUA	EUROAK

PROGRAMA	CONCEPTO	EUROS

3222	312.62	33.210,00

3222	312.63	35.769,50

3222	312.64	5.220,00

	GUZTIRA / TOTAL	74.199,50

Diru-sarrerok Gazteriaren Euskal Behatokiaren inaugurazioa dela-eta egitekoak diren argitalpenak finantzatzeko erabiliko dira, 3222 Programaren (Gazteria eta Gizarte Ekintza) barruan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala