Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lantik A.B.
5991

IRAGARKIA, webguneak sortzeko, diseinatzeko eta maketatzeko zerbitzuak emateko eta multimedia eta multiplataforma lanak egiteko enpresak homologatzeko lehiaketari buruzkoa (10 enpresa gehienez).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lantik S.A.

b) Espedientea tramitatuko duen bulegoa: Lantik S.A. Sabino Arana etorb., 44 - 48013 Bilbo.

c) Espedientearen zenbakia: G780.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskripzioa: enpresen homologazioa webguneak sortu, diseinatu eta multimedia eta multiplataforma lanak egiteko.

c) Eman behar diren unitateak: begiratu pleguetan.

d) Hornidura non: Bilbo.

e) Emateko epea: begiratu pleguetan.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo ustiapen kanona. Zenbatekoa, guztira: 1.740.000 euro.

5.– Bermeak: ez da ezarri.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) 1. idatz-zatian ezarritako tokian eta www.lantik.net webgunean.

b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak hartzeko azken eguna.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak. Begiratu Administrazio Klausula Berezien Pleguan.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko epea: Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, egutegiko berrogeita hamabigarren (52) eguna, eguerdiko hamabiak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula berezien pleguan eta xedapen teknikoen pleguan eskatzen direnak.

c) Non aurkeztu: 1. idatz-zatian adierazitako toki berean.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epealdia: hiru hilabete.

e) Aldaketak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Lantik S.A.

b) Egoitza: Sabino Arana etorb., 44.

c) Herria: Bilbo.

d) Eguna: jakinaraziko da.

e) Ordua: jakinaraziko da.

10.– Bestelako informazioa. Kontratua esleitzeko erabiliko diren irizpideak administrazioko klausula berezien pleguetan ageri dira.

11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunaren kontura izango dira BOEn, EHAAn eta BAOn argitaratuko diren iragarkien gastuak.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2004ko urriaren 19a.

13.– Webgunea: www.lantik.net

Bilbao, 2004ko urriaren 19a.

Kontratazio Mahaiko burua,

CARLOS ROYUELA GARRÁN.


Azterketa dokumentala