Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa
5990

IRAGARKIA, "Laukizko sare nagusian hoditeria hobetzeko proiektua" dela-eta, okupazioaren aurreko aktak egiteari buruzkoa.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2004ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen "Laukizko sare nagusian hoditeria hobetzeko proiektua".

Erabakia hartu aurretik, jendaurrean jarri ziren bai proiektua bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; izan ere, hori horrela zehaztuta dago Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan eta ezar daitezkeen gainontzekoetan.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eskaerari erantzunez, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, irailaren 28ko 181/2004 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Legea betez, Ur Partzuergoak erabaki du honi erantsitako zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei deia egitea, adierazitako egunean eta orduan eta aurretiaz ukitutako Udaletxeetara bertaratuta, finken kokalekuaren arabera, ukitutako ondasunen hartu aurreko agiriak egiteko xedez.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunengan edozein motatako eskubide edo interesen titularrak, edo behar bezala baimendutako ordezkariak, bertaratu beharko dira. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak...), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Titularrek, euren kargura, peritua eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.

Ondasuna hartu aurreko agiriak 2004ko azaroaren 30ean egingo dira. Titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie agiriok egiteko tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, interesdunek, bai eta eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan (San Vicente 8, Albia eraikina 1-4. solairua, 48001 Bilbao). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko agiria egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.

Bilbao, 2004ko urriaren 28a.

ZUZENDARIORDE JURIDIKO ADMINISTRATIBOA.

LAUKIZKO SARE NAGUSIAN HODITERIA HOBETZEKO PROIEKTUA

PROYECTO MEJORA DE LA CONDUCCIÓN EN RED PRIMARIA DE LAUKIZ.

UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: LAUKIZ

OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK EGITEKO DEIALDIA

CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN.

Lurzati	Jabearen izen-abizenak	Erabateko	 Bide-zor	Aldibaterako 	Jabego erroldako zehaztasunak	Deialdia

Zk.	eta helbidea	jabego-	iraunkorra	okupazioa m2	Datos catastrales	Convocatoria

		kentzea m2

N.º de 	Nombre y domicilio del titular	 Expropiación	Servidumbre 	Ocupación 	Lur-eremua	Etxaldea	 Lursaila	Hilabetea	Eguna	Ordua	Udaletxea

Finca		pleno dominio	permanente	 temporal	Polígono	Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora	 Ayuntamiento

		m2	m.l. m2	m2

LAU-03	D. SABINO MENTXAKA BILBAO y 	xxx	30	 302	898	007		011	Azaroa 	30	9:00	LAUKIZ

	D. IGNACIO MENTXAKA BILBAO							 	Noviembre

	Mentxakaetas Auzoa, 4

	48111 LAUKIZ		

LAU-04	D. JAVIER ESTANISLAO 	xxx	57	287	 840	007		077	Azaroa 	30	9:30	LAUKIZ	

	IRAZABAL ZABALA

	Mendiondo Auzoa s/n								 Noviembre

	48111 LAUKIZ

LAU-05	D. DANIEL IRISARRI NAVALPOTRO	xxx	17	 84	294	007		055	Azaroa 	30	10:00	LAUKIZ

	Mendiondo Auzoa s/n								 Noviembre

	48111 LAUKIZ	

LAU-06	D. JOSÉ RAMÓN FREDIANI GONZÁLEZ	xxx	171	 853	2.532	007		021	Azaroa	30	10:30	LAUKIZ

LAU-07	Mendiondo Auzoa, 19 C	xxx	16	82	245	 007		085	Noviembre

	48111 LAUKIZ	

LAU-01	AYUNTAMIENTO DE LAUKIZ	xxx	16	77	 233	007		079	Azaroa 	30	11:00	LAUKIZ	

	Lauaxeta, s/n								 Noviembre

	48111 LAUKIZ


Azterketa dokumentala