Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5985

IRAGARKIA, etxebizitza arloan finantza-laguntza errebokatzeagatik interes-puntuen sorospena zor duten pertsonen eta interesik gabeko mailegua zor dutenen zerrenda argitaratzeko.

Ondoren zerrendatuta datozen pertsonen kasuan, ezin izan zaio bakoitzari jakinarazi Finantza-laguntzak errebokatzeagatik, interes-puntuen sorospenak eta interesik gabeko maileguak itzultzeari dagozkion zorrak dituztela, zordunen helbideak ez jakiteagatik edo antzeko beste arrazoiren batengatik. Ondorioz, iragarki hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, bere 59.4 artikuluan xedatutakoa eta horrekin batera datozen gainerako xedapen aplikagarriak betez.

Jakinarazpen hau adierazitako epeetan dirua sar dezaten egin da, ondoren zehazten diren arauen arabera:

A) Dagokion zutabean adierazitako zenbatekoa epe hauetan ordaindu beharko da:

1.– Iragarkia hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunetik hasi eta hurrengo hilaren 5era arte; egun hori balioduna ez bada, hurrengo lanegunean sartuko da.

2.– Iragarkia hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunetik hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte; egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean sartuko da.

B) Zor duten zenbatekoa "Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia - EHDN" izenarekin zabaldutako ondorengo kontu honetan sartuko dute:

Euskadiko Kutxa: 3035-0012-76-0120076439.

C) Adierazitako epeak amaitu eta zor dituzten zenbatekoak ordaintzen ez badituzte, edo ordaindu dutela agiri bidez justifikatzen ez badute ordainarazi egingo zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiak zergak biltzeko Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan araututako premiamendu bidetik.

D) Egintza honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114 eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 14a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

JAVIER BURÓN CUADRADO.

Espediente zenbakia	NAN	Izena eta abizenak	Helbidea	Posta kodea, herria	Zenbatekoa

N.º de expediente	DNI	Nombre y apellidos	 Dirección	Cod.postal, población	Importe

Araba/Álava

EB1-1064/95-LE-063	16.274.096-D	Fernando Ruiz de Azua Castaño	C/Roncesvalles,6-3.º-B	01010-Vitoria	891,47 euro

Bizkaia

EB2-0680/83-003	14.684.482-V	Jacinto Moreno Rodilla	 C/Aceta, 1-3.º E	48920-Portugalete	2.404,05 euro

EB2-0680/83-005	024406993-Z	Eduardo Valencia Núñez	 C/Aceta, 1-1.º B	48920-Portugalete	1.202,03 euro

EB2-0886/83-001	OW9204952-F	Martín Pérez Hernández	 C/Las Cortes, 15-5.º dcha	48003-Bilbao	2.404,05 euro

EB2-0966/82-002	14.239.963-L	Fernando Ruiz Guruceta	 C/Makaldi, 2-3.º C	48.004-Bilbao	 902,28 euro

EB2-0966/82-010	14.571.197-F	Jesús Manuel Muñoz Pintos	C/Makaldi, 1-4.º B	48004-Bilbao	2.404,05 euro

EB2-0985/82-021	15.334.878-L	Juan B.Guenaga Totoricaguena	C/Santa Isabel,68-3.º-C-D	48003-Bilbao	 2.404,05 euro

EB2-1035/83-001	51.976.171-N	José L.Rodríguez Zubiri	C/Gimnasio, 6-3.º iz.	48003-Bilbao	 2.404,05 euro

EB2-1093/82-003	22.714.096-D	Gregorio Santurtun González	C/Ripa, 12-1.º A	48600-Sopelana	2.404,05 euro

EB2-1093/82-008	22.707.648-R	Antonio Piña Segura	 C/Ripa, 16-3.º A	48600-Sopelana	2.404,05 euro

EB2-1129/82-005	14.950.855-G	Vicente García Rebollo	 Kareaga-Bekoa,4-4.º B	48970-Basauri	2.404,05 euro

EB2-1214/83-001	14.957.039-R	José I.Gómez Martín	 C/La Galana,22-4.º izd	48910-Sestao	 300,51 euro

EB2-2022/83-001	7.405.402-T	Francisco Matas González	C/Virgen del Mar,22-2.º D	48980-Santurtzi	2.404,05 euro

Gipuzkoa

EB3-0055/83-042	15.910.572-T	Alicia Mugica Larrinaga	C/Bersolari Txirrita,60-1.º B	20017-Donostia	2.404,05 euro

EB3-4001/82-008	15.929.967-Y	Ana M.ª Rivas Rodríguez	C/Bersolari Txirrita,58-3.º D	20017-Donostia	843,60 euro


Azterketa dokumentala