Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Garraio Partzuergoa
5984

IRAGARKIA, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren / Metro Bilbao SAren aseguru pribatuen kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

2.– Kontratu mota: aholkularitza eta laguntza.

3.– Kontratuaren helburua: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren / Metro Bilbao SAren aseguru pribatuak kontratatzea.

I. lotea: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren / Metro Bilbao SAren ondarearen ondasun guztien ondare-arriskuak.

II. lotea: Bizkaiko Garraio Partzuergoak / Metro Bilbao SAk izan dezaketen erantzukizun zibiletik sortutako arriskuak.

Bidaiarien derrigorrezko asegurua.

III. lotea: Kontseiluko eta Zuzendaritzako kideen erantzukizun zibila.

IV. lotea: Bizkaiko Garraio Partzuergoaren / Metro Bilbao SAren zerbitzura lanean ari diren langileen arriskuak.

V. lotea: Bizkaiko Garraio Partzuergoarenak / Metro Bilbao SArenak diren ibilgailu motordunak erabiltzetik sor daitezkeen arriskuak.

4.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko era.

– Tramitazioa: arrunta.

– Prozedura: negoziatua publizitateaz.

– Era: lehiaketa.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

I. lotea:	1.050.000 euro

II. lotea:	871.260 euro

III. lotea:	19.700 euro

IV. lotea:	69.800 euro

V. lotea:	20.000 euro

6.– Egiteko epea: urtebete, gehienez lau urtera luza daitekeena.

7.– Behin-behineko bermea: ez.

8.– Dokumentazio eta informazio bideak.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

Ugasko 5 bis, – 1. solairua.

48014 Bilbo.

Telefonoa: 94 476 61 50.

Faxa: 94 475 00 21.

9.– Dokumentuak eta informazioa eskatzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 7a, 13:00etan.

10.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 9a, 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: plegua ikusi.

c) Aurkezteko tokia: Ugasko, 5 bis-1. solairua. 48014 – Bilbo.

d) Eskaintzari eutsi beharreko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik hasita.

e) Aldaeren onarpena: bai.

11.– Eskaintzak irekitzea.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa.

Ugasko 5 bis, – 1. solairua.

48014 - Bilbo.

Data: 2004ko abenduaren 10ean.

Ordua: 12:00etan.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren edo esleipendunen kontura, proportzionalki.

Bilbao, 2004ko urriaren 27a.

Lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala