Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5975

LEHIAKETA PUBLIKOA, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko programa eragileko (3 helburua) bitarteko ebaluazioa (2000-2006 ekitaldia) eguneratzeko txostena kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-073/04-DJT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarrien plegua.

d) Gauzatzeko epea: 2005eko uztailaren 29ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita hamar mila (70.000,00) euro, BEZ barne; horietatik 14.000,00 euro 2004koak dira, eta gainerako 56.000,00 euroak 2005ekoak.

5.– Bermeak. Pleguetan ageri direnak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Faxa: 945 01 94 50. E-maila: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko azaroaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldeak,azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Bestelako betekizunak: pleguetan ageri direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko azaroaren 29ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete eta erdi.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko abenduaren 3a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala