Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2004ko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5974

LEHIAKETA. Iragarkia, Eibarko Justizia Jauregiko artxiboa gurpildun apalez hornitzeko kontratuarena (S-082/04-DJT esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-082/04-DJT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren arabera.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren arabera.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita mila (60.000,00) euro, BEZ barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Faxa: 945 01 94 50. E-maila: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2004ko azaroaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko azaroaren 29a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete eta erdi.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2004ko abenduaren 3a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala